Andres Espinosa Etxebarria

Andres Espinosaren oinatzen atzetik

Siguiendo la huella de Andrés EspinosaAndres Espinosa Etxebarriaren mendi-ibilaldi eta abenturek ez zituzten bere irudimenak ezarritako mugak baino ezagutu. Enrique Renteria pintorea lagun zuela, Aramotz mendilerroan egin zituen lehenengo txangoak, bere haurtzaroko paisaia eta ibilerak inguru hauetan gauzatuz. Mende bat pasatu ondoren, Espinosaren pausoak jarraitzeko gonbitea egiten dizuegu berak sarritan ibili zituen bidezidorretatik.

Andresen izena daukan ibilbide honetatik gabiltzala, hark beti bakarrean burutu zituen abentura itzelak datozkit burura: Bulneseko Naranjo mendia eskalatzea, Mont Blanc eta Cervinora igotzea, basamortu eta oihanetatik zehar Sinai eta Kilimanjaro tontorrak menderatzea, eta Himalaiaraino egindako bidaia izugarria. Sei urteren buruan Espinosa garai hartako alpinistarik ezagunetariko bat bilakatu zen.

 

Pertsona mistiko eta sentibera

Pertsona mistiko eta sentiberaEspinosaren izaerak, ordea, kirolariarenaz gain beste hainbat alderdi ere gordetzen ditu: gizon ikasia da, marraztu eta idazteko erraztasun handia daukan humanista ilustratua. Natura maitatu eta errespetatzen duen pertsona mistiko eta sentibera dugu, nolabait esateko, ekologismoaren aitzindaria. Ezaugarri hauek ederki agertzen dira bere idatzi eta marrazki baliotsuetan, nahiz eta hauetariko asko oraindik gutxi ezagutu edota argitaratu gabe dauden.

Gure urratsak gidatuko dituen Andres Espinosa deritzon ibilbide hau mendizale zornotzarrak ondo merezitako omenaldia da. Honela, “garaiago, zailago eta urrunago” lelotzat zuen gizon hura gogoratu eta, hiru kontinentetako gailurretara abiatuz, mendizaletasuna zabaldu eta demokratizatu zuen ibiltari saiatua berreskuratu gura izan da.

 

Euskal Alpinismoaren aitzindari

Euskal Alpinismoaren aitzindariMendizale guztiok tontor apaletatik hasi eta gero eta altu eta zailagoekin egiten dugu amets. Andres Espinosa zornotzarra hiru kontinentetako gailurrak bakarrean igotzeagatik nabarmendu zen 1930eko hamarkadan. Seguru asko, bide hauetan sustraituko zitzaion gailurretarako eta eta naturarako zeukan grina bizia.

Euskal Herrikoak ezagutu ondoren, penintsulako mendiak hartu zituen helburutzat. Sendotasun fisiko handiko gizon ausarta zela nabarmendu zen bere lehen abentura bakartietan. Perdido, Mulhacén, Veleta, Urbión, Teide eta beste hainbat tontorretara igoko da eta pausoz pauso naturarekiko harreman estua garatzen hasiko.

 

Bulnesko Naranjoa bakarrik eta soka barik

Bulnesko Naranjoa bakarrik eta soka barikEuskal alpinismoaren historian mugarri bat ezarri zuen Espinosak 1928ko uztailaren 30ean. Picos de Europan txango bat egiten ari zela, Bulnesko Naranjo paretaren lehen metroak probatzen hasi zen oinutsik eta sokarik gabe. Eroso sentitu eta, bi aldiz pentsatu gabe, tontorreraino jarraitu zuen, paretatzar bertikala mendean hartuz. Igoera harrigarri honek aho zabalik utzi zituen estatuko mendizale asko eta garaiko egunkarietan sarri agertzen hasi zen bere izena.

 

Alpeetako eskalada ikusgarriak.

Alpeetako eskalada ikusgarriak.Estatuan egindako igoerek eman zioten konfiantzak Alpeetan ausartzera bultzatu zuten hurrengo urtean. Beti bakarrik eta gomazko abarken gainean granpoiak jantzita, ordura arte inork lortu gabeko helburua egia bihurtu zuen: Mont Blanc eta Cervino mendiak bakarrean eskalatu zituen lehen gizona izan zen. Ez ziren igoera errazak izan, gosea, hotza eta ekaitzak suertatu baitzitzaizkion eta behin baino gehiagotan erorketa arriskutsuak ere bai. Baina bizkaitarraren sendotasun eta burugogorkeriak oztopo guztiak gainditzeko gai zirela erakutsi zuten berriz ere.

Igoera ikusgarri hauek izango dira zornotzarraren kirol-ibilbideko urrats erabakigarria. Ezagunagoa egiten ari den neurrian, naturan eta basoan egia eta isiltasuna topatu dituen iheslari bat bilakatuz joango da eta gailur garaiagoekin amesten hasten da.

 

Afrikako abentura

Afrikako abenturaAndres Espinosa zornotzarrak burututako abentura ugarien artean Afrikako ibilera sinestezinek eman zioten osperik handiena. Europatik kanpora egindako lehen euskal espedizioa izateaz gain, Kilimanjarora (6.010m) bakarrik iritsi zen munduko lehen gizona ere bilakatu baitzen.

 

 

Sinai eta Kilimanjaro

El Sinaí y el KilimanjaroItsasontzi bat hartu eta Alexandriarantz (Egipto) abiatu zen 1930eko abuztuan. Kairo eta piramide famatuak bisitatu ondoren, Sinai penintsulara jo zuen mendizale bizkaitarrak. Basamortu eta mendietan lau egunez galduta ibili ostean, Sinai mendi biblikoa eta Yebel Katherin tontorra igotzea lortu zuen.

Jarraian Suezera zuzendu zen, Kenyara eramango zuen itsasontzia hartzeko. Monbasako portutik trenez jarraitu zuen bidaia, Tanganikako eremu basatiak zeharkatuz. Bederatzi egun oinez bakardadean, soinean zeraman janari eta material urriarekin, gauak aterperik gabe pasatu eta elur-ekaitz bortitzak jasan eta gero, Afrikako mendi-erraldoiaren gailurra zapaldu zuen 1930eko irailaren 17an. Espedizio honetan gorriak ikusi arren, igoera harrigarri hau eginez, Espinosak erakutsi zuen mugagabeko kemena zeukala eta aparteko indar fisiko nahiz psikikoaren jabe zela.
 

Marokoko Atlasean

Marokoko AtlaseanBi urte beranduago, 1932an, berriro ere Afrikako deiarekin liluratuta, Maroko aldeko Atlas mendikaterantz abiatzeko erabakia hartu zuen. Bilbotik Marrakex-eraino hainbat herri bisitatu eta ibilbide horretan ikusitakoak bere bidaia-egutegian islatu zituen idatziz zein marrazkiz. Asni herritik hasita, mendikatearen gailurrik garaienera igo zen: Toubkal tontorrera (4.500 m). Beste bost egun Atlas mendilerroan igaro ondoren, itzulerako bideari ekin zion Casablanca, Xauen eta beste zenbait herri ezagutuz.

 

Himalaiako ametsa

El sueño del Himalaya Alpeetako igoera ausartak (1929) eta Kilimanjaroko abentura itzela (1930) burutu ondoren, goi-mendiek bereganatuko dute Espinosa betiko. Sei mila metroak gaindituta, helburu garaiagoekin egiten du amets. Berak aitortuko duen moduan, mendiak harrapatu egin du: “…edurtza aratzen morroi nauzue, eta berauetan zehar noa, nire izate osoak haien mantu zuriaren gainean lerratu beharko balu bezala” [“…soy un vasallo de las masas inmaculadas, y voy por ellas, como si toda mi existencia tuviese que deslizarse sobre su blanco manto”].

El viaje transoceánico de ÁndresXX.  Gizaldiaren hasierako lehen hamarkadetan Himalaismoak estreinako pausoak ematen dihardu. Zortzi milatik gorako gailurrak mendean hartzeko lehia bizia indartuz doa estatu indartsuenen artean. Horretarako espedizio handi eta garestiak antolatzen dituzte: ingelesek Everestera, suitzarrek Nanga Parbatera, alemanek Kangchenjungara, frantsesek Annapurnara, italiarrek K-2ra, etab. Gailurrak lortzea estatu-arazoa bihurtzen da.

 

Himalaia mendikatea ezagutzeko desioak gaztetatik liluratu zuen Espinosa. Bazekien bakarrik joanda ez zeukala zer eginik, baina Darjeeling-eraino iritsiz gero, han Mr. Bauer, Kangchenjungarako espedizio alemanaren buruak, bere taldean onartuko zuela pentsatzen zuen.

 

El viaje transoceánico

El viaje transoceánico de ÁndresHonenbestez, 1931ko ekainaren 22an Bilbotik irten, barkua Marseillan hartu eta Port-Said-era (Egipto) jo zuen lehendabizi. Gero Itsaso Gorrian barrena Djibutiraino heldu, Indiako Ozeanoa zeharkatu eta, Kolonbon (Sri Lanka) geldialditxoa eginda, Madras-era (India) ailegatu zen, hogeita bi egunetako itsasketaren ondoren. Handik trenez jarraitu zuen Kalkutara eta Darjeeling-era. Hemen, ordea, burokraziarekin topo egin zuen: alemanak jadanik alde eginda zeudenez, erabat ezinezkoa gertatu zitzaion mendi-eremura bakarrik segitzeko baimena eskuratzea. Penaz eta etsita, itzulerako bideari ekin behar izan zion, Indiako hiri batzuk bisitatu ostean.

Hogei urte beranduago, Maurice Herzog eta Louis Lachenal frantsesak izan ziren 8.000 metrotako muga hautsi zuten lehen gizakiak, 1950eko ekainean Annapurnaren tontorra zapaldu zutenean. Garbi dago zornotzarra bere garaiari aurrea hartu zion mendizalea izan zela. Euskal mendizaletasunaren historian urrats handia eman zuten gomazko abarka haiek.