Etxeetan eta herriko komertzioetan sortutako hondakin ez arriskutsuek osatzen dituzte hiri hondakinak. Hiri hondakinak honako frakzioetan sailkatu behar dira, eta adierazitako modu, toki eta orduan atera behar dira.
Gaur egun Amorebieta-Etxanon hondakinak biltzeko zerbitzu hauek ditugu:
- Papera eta kartoia: Papera eta kartoia, tolestuta, edukiontzi URDINAren barruan utziko dira.
- Beira: Edukiontzi BERDEetan beira bakarrik utziko da eta tapoiak eta antzekoak kendu egin beharko dira. Ez dira utzi behar; ispiluak, beira-xaflak, bonbillak edota lanpara fluoreszenteak, hondakin hauek Garbigunera eramango dira.
- Ontziak: Edukiontzi HORIAn ondokoak utziko dira: plastikoak, tetrabrik-ak, latak, tapa metalikoak, plastikozko poltsak eta botilak, poliespanezko erretiluak, espraiak, etab.
- Organikoa: Prestatu gabeko landare-hondakinak poltsa konpostagarrietan sartuko dira, edukiontzi MARROIETAN. Horretarako erabiltzaileek Zelaieta Zentroan “Ametx Txartela” aktibatu edo lortu beharko dute edukiontzia irekitzeko. Zelaieta Zentroan10 litroko ontzia eta poltsa konpostagarriak emango dira erabiltzaile berriendako. Poltsa konpostagarriak Zelaieta Zentroan eta Udaletxeko HAZean emango dira, poltsak bukatu arte.
- Gainontzekoak: Birziklatu ezin daitezkeen hondakinak, poltsa itxietan, edukiontzi grisetan utziko dira.
- Pilak: Merkurioa, kadmioa eta beruna bezalako substantzia kimikoak dituzte eta denak kaltegarriak osasun eta ingurumenarentzat. Beraz, hauentzat prestatutako edukiontzietan utziko dira.
Ondoko lekuetan utz daitezke:
Udaltzaingoa
Txiki Otaegi 2
Euba auzoa
San Juan 1
San Pedro 31
Harrison 3
Sabino Arana 42
Nafarroa (Nafarroa zentroaren aurrean)
Kaitana Plaza
- Olioa: Likidorik kutsakorrenetariko bat da eta litro bakarrarekin mila litro ur kutsatu daitezke. Zerbitzu honekin etxean erabili den olioa jaso nahi da, biodiesel erregaia lortzeko tratamendu baten ondoren. Beraz, lehenengo olioarentzat bereziki prestaturiko ontzi berezietan sartuko da eta ondoren kaleko edukiontzietan utziko dira.
Ondoko lekuetan utz daitezke:
San Pedro 16
San Miguel (osasun zentroaren aurrean)
Ogenbarrena 1
Jauregibarria 5
Jauregizahar 1
Zubipunte 20
Larrea auzoa (15.zenbakiaren aurrean)
San Juan 20
Zubizabala auzoa
Euba auzoa
- Arropa: Udalak 6 edukiontzi ZURI jarri ditu arropak, oinetakoak, eta etxeko osagarri txikiak batzeko ( liburuak, oheko arropa, tresna txikiak, jostailuak, etab.)
Ondoko lekuetan utz daitezke:
San Pedro 16
San Miguel (osasun zentroaren aurrean)
Ogenbarrena 1
Jauregibarria 5
Jauregizahar 1
Zubipunte 20
- Altzariak eta tresnak: Altzariak eta etxeko gauzak biltzeko zerbitzua astearte goizetan izango da jaiegunetan izan ezik, halakoetan jaieguna ez den hurrengo egunean izango delarik.
Aipatutakoak bezperan, ASTELEHENEAN, 20:00etatik aurrera, edukiontzien alboan utzi beharko dira, hauetan finkatu gabe.
Auzoetan berriz, altzariak jasotzeko, aldez aurretik Cespara deitu beharko da bilketa eguna zehazteko: 944 355 750.
Garbigunea
Amorebieta-Etxanoko Garbigunea:
Kokapena: Zelaieta auzoa (Condor Poligonora doan bidea).
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 / 15:30-18:00.
Larunbata: 09:00-13:30.
Telefonoa: 94 673 44 50.
Organikoa: Landare eta animalia hondakin kozinatuak edo gordinak poltsa konpostagarrietan sartuko dira, edukiontzi MARROIETAN. Horretarako erabiltzaileek HAZan izena eman beharko dute eta birziklatzeko KITa emango zaie: 10 litroko ontzia, poltsa konpostagarriak eta edukiontzirako giltza.
Udalak poltsa konpostagarriak emango ditu, poltsak bukatu arte.
- San Pedro 16
- San Miguel (osasun zentroaren aurrean)
- Ogenbarrena 1
- Jauregibarria 5
- Jauregizahar 1
- Zubipunte 20
- Larrea auzoa (15.zenbakiaren aurrean)
- San Juan 20
- Zubizabala auzoa
- Euba auzoa
Zer Tokiko Agenda 21?
Tokiko Agenda 21a udal kudeaketako sail guztietan jasangarritasun irizpideak barneratzea ahalbidetzen duen udalerriaren egiturazko plana da. Helburu horrekin, herritarren bizi kalitatea hobetzeko xedea duten ingurumen, ekonomia eta gizarte politikak batzen ditu hau baldintzatzen duten faktore desberdinetan eraginez (osasuna, ingurumena, hirigintza, zerbitzuak, mugikortasuna, etab.)
Bere zeharkako nolakotasuna dela eta, Tokiko Agenda 21ak udaleko sail guztiak hartzen ditu bere baitan, horietan eraginez eta guztietan garapen jasangarriarekin lotutako irizpideak barneratuz. Horrela, Tokiko Agenda21ak, herriak bere eremu guztietan kohesio handiagoarekin funtzionatzea ahalbidetzen du, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetzera bideraturik; gainera herria eraginkorragoa izatea eta bere jarduera guztietan baliabide eta esfortzu guztiak errentagarri bihurtzea ahalbidetzen du
Nola ezartzen eta kudeatzen da?
Tokiko Agenda 21aren ezarpena Tokiko Ekintza Planen bitartez egiten da. Horien bidez, posible da herritarrekin izandako foroetan adostutako erabakiak praktikan jartzea.
Logikoki, Tokiko Ekintza Plan horrek herri bakoitzean antzemandako hobekuntza beharrizanei erantzuten die, beraz, planifikazio ororen aurretik egoeraren diagnosia egiten da beti. Horrela, Tokiko Ekintza Planek lehentasunezko bezala identifikatutako helburu zehatzei erantzuten die eta horiek lortzeko aurreikusitako ekintzak biltzen ditu. Jarritako helburuak, Ekintza Planaren diseinua egiterakoan definituko diren adierazleen bitartez neurgarriak eta balioztagarriak izan beharko dira.
Beraz , funtsezkoa da udaleko sail guztiek elkarrekin lan egin eta planifikatzea, irizpide komunetan oinarrituz. Horren araberakoa izango da diseinatutako planaren eraginkortasuna. Gainera, ekintza planak guztiz eraginkorrak izan daitezen, aldizka berrikusi behar dira: herri batek, aurrez ezarritako helburuak betetzen doan heinean eta gizarte eta ingurumen testuinguruek eboluzionatzen duten bitartean, Tokiko Agenda 21eko ekintzek horiekin eboluzionatu behar dute.
Era berean, Tokiko Agenda 21aren ezarpen prozesuaren analisi sakona egitea funtsezkoa da, horren kalitate orokorraren hobekuntza etengabean aurrera egiteko.
Analisi horri esker, udalerriak, Tokiko Agenda 21aren ezarpenean hobeto egiten duena zer den eta berau eraginkorra izan dadin hobetu beharrekoa zer den jakin ahalko du.
Tokiko Agenda 21eko ezaugarriak
- Iraunkorra: aurrerapen ekonomikoa, gizarte berdintasuna eta ingurumenaren zaintza uztartzera bideratzeko.
- Estrategikoa: lortu nahi den udalerriaren eredua.
- Eraginkorra: Tokiko Agenda 21 udal kudeaketarako erreminta erabilgarria den ala ez.
- Transbertsala: Tokiko Agenda 21ak udal eremu desberdinetan duen integrazio eta eragina.
- Partizipatiboa: herritarren eta agente sozial eta ekonomikoen iritzien eta proposamenen integrazioa Tokiko Ekintza Planetan.
Hala ere, Tokiko Agenda 21a, batez ere, herritarren parte hartze eta komunikaziorako erreminta da: herritarrek, beraien herriko kudeaketarako garrantzitsuak diren gai eta erabakietan iritzia emateko eta ekarpenak egiteko foro irekia da. Beraz, kudeaketa garden eta bidezkoagoa lortzera bideratua dagoen espazioa da.
Tokiko Agenda 21a Amorebieta-Etxanon
Aurrekariak
Orain dela urte batzuk, Amorebieta-Etxanoko Udalak Jasangarritasunerako I. Diagnostikoa eta I. Ekinza Plana burutu egin zituen.
Ekintza Plana osatzen zuten:
- 7 Ildo estrategiko (funtsezko helburuak).
- 18 programa (helburu espezifikoak).
- 76 ekintza (Programaren helburua betetzeko gauzatu beharreko ekintza edo proiektu zehatzak)
Gaur egun
Tokiko Ekintza Plana ezartzen hasi eta handik urte batzuetara berrikusi egin behar da plan hori, udalerriko beharrek eta baliabideek izandako bilakaerara egokitzeko. Horretarako, Udalak beste plan baten berrikuspena martxan jarri du.
Zer da Eskolako Agenda 21?
Eskolako Agenda 21 ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Programak bi eremu lantzen du: eskola bera eta udalerria. Modu horretan, eskolaren eta herriaren arteko erlazioa indartu eta aberasten da.
Ikasturtean zehar, eskolek programa garatzen dute euren ikastetxeetan baina horretaz gain, Eskolako Agenda 21 programa osatzen duten ikastetxe guztien ikasleen ordezkari batzuek antolatzen diren ekintzetan parte hartzen dute.
Eskolako Agenda 21 Amorebieta-Etxanon
Eskolako Agenda 21 Amorebieta-Etxanon
Amorebieta-Etxanon, Eskolako Agenda 21 2006/2007 ikasturtean martxan jarri zen. Hasieratik, Udalak programa bultzatu eta koordinatu du.
- Uneko ikasturteko partehartzaileak eta gaiak
Uneko ikasturte honetan, 2016/2017, 7 dira Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeak. Ikasturte honetan, Klima Aldaketa landuko dute
Parte hartzen duten ikastetxeak hurrengo hauek dira:
Amorebieta-Larrea LHI |
Andra Mari Ikastola |
Lauaxeta Ikastola |
Karmengo Ama |
El Carmelo Ikastetxea |
Urritxe BHI |
Zornotza LHII |
|
- Landutako gai eta parte hartu dituzten ikastetxeen historikoa
Jarraian aurkeztu den taulan, azken ikasturte hauetan zehar parte hartu duten ikastetxeak eta landutako gaia ikus daiteke.
IKASTURTEA |
IKASTETXEAK |
GAIA |
||
2015/2016 |
Amorebieta-Larrea LHI | Andra Mari Ikastola | Lauaxeta Ikastola |
Mugikortasuna |
Karmengo ama | El Carmelo Ikastetxea | Urritxe BHI | ||
Zornotza LHII | ||||
2016/2017 |
Amorebieta-Larrea LHI | Andra Mari Ikastola | Lauaxeta Ikastola |
Klima Aldaketa |
Karmengo ama | El Carmelo Ikastetxea | Urritxe BHI | ||
Zornotza LHII |
- Konpromisoak eta proposamenak
Aurreko ikasturtean, udalerria eta eskola aztertu ondoren, Amorebieta-Etxanoko ikasleek hurrengo konpromiso hauek hartu zituzten:
- Zebrabideetan txikiei alboetara begiratzen irakatsiko diegu.
- Garraio publikoa erabiliko dugu eta herriko jendea erabiltzen bultzatuko dugu kutsadura murrizteko
- Bizikleta eta patinetearen erabilera areagotuko dugu. Horretarako, bidegorria gehiago erabiliko dugu.
- Laguntza behar duten pertsonak lagunduko ditugu.
- Arazoak ikusten baditugu herritik zehar, Udalari esango diogu, arazoa ekidin dezaten.
- Bidai laburretan bizikleta edo beste garraiobide jasangarri erabiliko dugu.
Eta udalerriko kalitatea hobetzeko, Udalari hurrengo proposamen hauek ere egin zizkioten:
- Bide disziplina zorrotz kontrolatzea, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.
- Ikastetxeetarako bideetan espaloiak zabaltzea eta zoladura txukuntzea.
- Ikastetxe ingurunetako guneak egokitzea, oinezkoen mesedetarako.
- Ikusmen-desgaitasun bat duten pertsonentzako zebrabide dagoela adierazten duen material aldaketa jartzea zoladuran.
- Bide segurtasuna bermatzeko, gidarien eta oinezkoen ikusmena oztopatzen duten elementuak kentzea.
- Ikastetxeetara bizikletaz edo patinetez joan ahal izateko bidegorri gehiago jartzea, beren artean lotura ona izango dutenak eta txukun egongo direnak.
- Trafikoaren ondorioz zaratak sortzen dituen eragozpenak ahal den neurrian ekiditzea.
- Ekintzak:
- Ibilbideak
Hobetzeko proposamenak egin ahal izateko, ikastetxeek euren ikastetxeetako diagnostikoa eta udalerrikoa ere egin behar dute.
Horretarako, diagnostikoak aurrera eraman ahal izateko, Udalak eskoleei dokumentazioa eta laguntza ematen dizkie. Adibidez, ingurutik egiten diren ibilbide diddaktikoen diseinua. Hauek, udalerriko egoera aztertzeko eta hausnartzeko aukera ematen dute hobetzeko proposamenak egiteko.
- Jardunaldia Teknikoa
Jardunaldi Teknikoa ikasleei zuzendutako hitzaldia da eta ikasturtean zehar landuko duen gaiarekin erlazionatuta dagoena.
- Eskolako eta Udal Foroa
Eskolako Foroaren helburuak, sinergiak ezartzea, zalantzak argitzea eta guztiontzat interesa daukaten gaiak adostea dira. Bestalde, helburua nagusia da Alkatetzarekin egingo den Udal Foroa prestatzea.
Foro honetan, ikastetxean eta udalerrian ere aurrera eramateko hobetzeko ekintzak proposatzen dira. Aztertu ondoren eta parte hartzeko dinamika batzuk erabiltzen, interesgarriagoak gertatzen direnei lehentasuna ematen zaie.
Jarraian, ikasleak, Alkate eta udal ordezkariekin biltzen dira Osoko bilkuren aretoan. Bilera honetan, ikasleek ikasturtean zehar egindako lana azaltzen dute eta denon artean adostutako konpromisoak eta proposamenak aipatzen dituzte.
Bestalde, hilabetero, programaren koordinatzaileak biltzen dira, esperientziak, zalantzak eta kezkak konpartitzeko eta modu honetan, eskolen arteko kooperazioa bultzatzen da.
Ikasturtearen amaieran, Alkatea eta Ingurumen Zinegotzia ikasleekin biltzen dira Eskolako Udal Foro batean. Bilera honetara, ikastetxe guztien ordezkariek ikasturtean zehar egindako lana aurkezten dute. Era berean, ingurumenaren kalitatea hobetzeko hartzen dituzten konpromisoak eta gaiaren inguruan Udalari egiten dizkioten proposamenak udal kudeaketa hobetzeko azaltzen dituzte.
Iraunkortasuna eta zerbitzuak:
Herriko Plaza, z/g
Tel. 94 630 00 02
Arreta ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 08:00-15:00
Arduradunak:
Juan Mari Ugalde Bustinza - Iraunkortasuna eta zerbitzuak zinegotzia
iraunkortasuna@amorebieta.eus
94 630 00 02
Berriak
Amorebieta-Etxanoko Udalak zornotzarrei zuzendutako bi hitzaldi antolatu ditu AsteKlima 2023 ekimenaren baitan
Ekimenaren helburua da herritarrak beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea. Euskadi AsteKlima 2023 ekimenaren laugarren edizioan murgilduko
Udalak udal instalazio fotovoltaikoa jarri du martxan San Juango edateko uraren araztegian
Aquambiente enpresak egindako instalazioak autokontsumorako energia elektrikoz hornituko du araztegiko instalazioa. Araztegi honek edateko ura bideratzen du Amorebieta-Etxano udalerrira. Amorebieta-Etxanoko