Arloko informazioa
Amorebieta-Etxanoko Udalaren Euskara atalaren egitekoa da euskararen erabilera garatzeko baldintza egokiak sortzea: alde batetik, administrazioaren barruan euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izan dadin; eta bestetik, udalerrian erabilerak gora egin dezan. Egiteko horrek herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatzea du xede, eta aldi berean, euskaraz ez dakitenei bidea erraztea euskaraz ikasteko prozesuan.
Jarduerak
Euskara atalaren jarduerak azpiatal bitan banatzen dira:
- Euskalduntzea: maila guztiak
- Gurasoentzako taldeak
- Jende nagusiari zuzendutako taldeak
- Etorkinentzako taldeak (AISA)
- Merkatari eta ostalarientzako taldeak
Harremanetarako
San Pedro kalea 5
94 673 20 26
euskaltegia@amorebieta.eus
- Euskara praktikatzeko aukerakBerba taldeak: kafe bat hartuz euskaraz berba egiteko eta praktikatzeko
- Hitanoa praktikatzeko taldea: kafe bat hartuz bizkaierazko hitanoa praktikatzeko
- Hitano ikastaroa: bizkaierazko hitanoa ikasi nahi dutenentzako ikastaroa
- Gurasolagun: kafe bat hartuz gurasoek elkarrekin euskaraz berba egiteko eta praktikatzeko
- Arlo sozioekonomikoa:
- Doako itzulpen zerbitzua merkatari eta ostalarientzat
- Enpresan euskararen erabilera planak txertatzeko laguntza eta aholkularitza
- Kultura eta kirola
- Bertsolaritza: Eta Abar Bertso eskolaren bitartez
- Irakurketa kluba euskaraz
- Hitzaldiak eta emanaldiak haur, gazte zein helduentzat
- Kirol elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko laguntza
Harremanetarako
Herriko plaza z.g.
94 630 00 02 (120 eta 121 luzapenak)
euskara@amorebieta.eus
- Euskararen transmisiorako baliabideen eskaintza:
- Kuku materiala: seme-alabak eleaniztasunean hezten laguntzeko
- Ume elebidunen gida: seme-alaben hizkuntzen ikaste prozesuan laguntzeko gurasoentzako aholkuak eta proposamenak
- Gurasoentzako hitzaldi, ikastaro eta tailerrak
- Haur atzerritarrei euskararekin laguntzeko programak
- Hizkuntza indartzeko proiektua: ikasle atzerritarrentzako euskara eskolak
- Iraileko kanpusa: 6 eta 12 urte arteko haurrentzako euskara hutsezko aisialdi eskaintza
- Booktober lehiaketa: irakurzaletasuna, teknologia berriak eta euskara uztartzen dituen lehiaketa.
- Eusliderrak programa: hizkuntza-portaera berriak sortzeko tailerra
- Mundu bat bertso: ahozkotasuna lantzeko programa
- Euskara ikasteko dirulaguntzak
- Elkarteentzako dirulaguntzak, euskara sustatzeko jarduerak egiteko
- Merkataritzarako dirulaguntzak, errotuluak, webgunea eta irudi korporatiboa euskaraz jartzeko
- Ekimenak
- Euskaraldia
- Euskararen Nazioarteko Eguna
- Zornotzako Ahotsak: ahozko ondarearen bilketa, katalogazioa eta hedapena
- Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP)
- Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana
- Euskararen Aholku Batzordea: Euskara Sustatzeko Ekintza Plana garatzen laguntzeko, eta orokorrean, euskararen normalizazioari begira hartu beharreko neurriei buruz eztabaidatzeko organo aholku-emailea.
- Ikerketak eta txostenak:
- Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia (2020ko maiatza)
- Euskara Amorebieta-Etxanoko merkataritzan eta ostalaritzan
- Santi Onaindia beka: Euskal literaturaren arloan ikerketa sustatzeko
- Amorebieta-Etxanoko Udalaren Erabilera Plana (dokumentua sartu)
- Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) (dokumentua sartu)
- 2019-2022 urteetako memoria (dokumentua sartu)
- Santiago Onaindia Ikerketa Beka (lanen pdf-ak eta oinarriak)
- Zornotzako AHOTSAK (lotura sartu)
- Toponimia hiztegia (lotura sartu)
Eraikinak eta instalazioak
San Pedro kalea 5
94 673 20 26
euskaltegia@amorebieta.eus
Herriko plaza s/n
rugalde@amorebieta.eus
nodriozola@amorebieta.eus
Tel: 94 630 00 02
Harremanetarako
Herriko plaza z.g.
94 630 00 02 luz. 120 eta 121
euskara@amorebieta.eus
Arduradunak
Amaia Aurrekoetxea Irigoras - Euskara zinegotzia
aaurrekoetxea@amorebieta.eus
94 630 00 02 - 608 79 31 62
Rafa Ugalde Iragorri – Euskara teknikaria
rugalde@amorebieta.eus
94 630 00 02 luz.120
Aritza Escandon Navarro – Euskara teknikaria
aescandon@amorebieta.eus
94 630 00 02 luz.121
Euskara saila:
Herriko plaza, z/g.
Tel. 946 30 00 02 (120 eta 121 luzapenak)
Email: euskara@amorebieta.eus
Arreta ordutegia:
Egunero 8:00 - 15:00
Euskara teknikariak:
Rafa Ugalde
Naia Odriozola
Itzultzailea:
Irune Jaio
Zinegotzia:
Amaia Aurrekoetxea
Berriak
Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna: “Egin euskaraz, edonon, edonoiz, edonorekin”
Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginda, Euskaraldia amaierara iritsiko da gaur. Amorebieta-Etxanoko Udalak Adierazpen Instituzionala onartu du, euskararekiko duen konpromisoa berretsiz.
EUSKARALDIA 2022 | Abenduak 3 larunbata
10:30-13:30 “Miñan” liburuaren irakurraldia, Zelaieta karpan. Irakurraldian parte hartzeko: zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com 17:30 “Batetik bestera” haur antzerkia, Zornotza aretoan.
EUSKARALDIA 2022 | Abenduak 2 ostirala
19:00 Euskaraldiaren amaiera ekitaldia, Herriko plazan: lortutako helburuen irudikapena, mezuaren irakurketa eta argazki erraldoia. Ostean Kantu-poteoa Kittu taldeagaz Luis Urrengoetxeatik.