Jarduerak
Idazkaritza Sailak herritarrei, lurraldeari eta erakundeari zuzendutako hainbat zerbitzu ematen ditu. Arlo desberdinetako gaiak bideratzen ditu, eta bere funtzio nagusien artean honako hauek nabarmendu behar dira:
- Osoko Bilkuren eta Tokiko Gobernu Batzordearen aktak egitea eta Alkatetzara joatea, dagozkion deialdiak egiteko.
- Alkateari, Udalbatzari eta Tokiko Gobernu Batzarrari lege-aholkularitza ematea.
- Fede publikoa Osoko Bilkurei eta Batzordeen Bilkurei eta egintzei buruz.
- Udal egintza eta erabakien ziurtagiriak ematea.
- Iragarkiak eta eginbideak udaletxeko ediktuen taulan jartzea.
- Udal-erroldaren kudeaketa
- Hauteskunde-errolda eta hauteskundeak.
- Udal artxiboa.
Herritarrei Arreta Zerbitzuaren helburua da herritarrek Udaletik jasotzen duten zerbitzua hobetzea.
Herritarrei arreta ematen zaien lekua da, edozein dela ere egingo duen kudeaketa eta; arreta ematen da, bereziki, epe jakin batean jende asko biltzen den kanpainetan.
Helburua da, herritarrak hainbat udal-bulegotan ez ibiltzea eta zerbitzuak zornotzarrei gehiago hurbiltzea, administrazio-izapideak azkar, eraginkortasunez, gardentasunez eta erraz egiteko.
Giza Baliabideen Sailaren (edo Unitatearen) helburua da udaleko lanpostuen zerrenda eta plantilla osatzen duten funtzionarioak eta lan-kontratuko langileak kudeatzea, toki-administrazioaren esparru juridikoan eta antolaketa-esparruan, zornotzarrei eskaintzen zaien zerbitzu publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia ahalbidetuz.
Honako eginkizun hauetaz arduratzen dira, besteak beste:
- Langileen kudeaketa.
- Lan-harremanak: langileen ordezkariekin negoziatzea; udal-zerbitzuen lan-egutegia egitea; lanaldiak, ordutegiak eta txandak diseinatzea eta kontrolatzea; baimenak, lizentziak, oporrak eta familia eta lana bateragarri egitea.
- Langileak hautatzea: Udaleko plantilla eta lanpostuen zerrenda egitea, eguneratzea eta mantentzea; lan-eskaintza publikoak egitea; funtzionarioak eta/edo lan-kontratuko langileak Udalean sartzeko hautaketa-prozesuak antolatzea eta gauzatzea edo lan-poltsak sortzea.
- Langileen eta funtzio publikoaren arloko aholkularitza juridikoa.
Idazkaritza arloa:
Herriko Plaza, z/g
Tel. 94 630 00 02
Arreta ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 07:30-15:00
Arduradunak:
Aizbea Atela Uriarte - Idazkaria
idazkaritza@amorebieta.eus
94 630 00 02 luz. 105
Argia Urrutia Aristondo - HAZ arduraduna
haz@amorebieta.eus
94 630 00 02 luz. 114
Berriak
Bandoa: Edateko uraren hornidura etengo da Urgoiti auzoan, astelehenean, otsailak 6
Honakoaren bidez, lekuetako auzokideei jakinarazten zaie, udal ur sareko obrak direla eta, datorren otsailaren 6an, astelehena, 09:00etatik 12:00etara, Urgoiti auzoko
Pintzelak elkartearen pintura erakusketa izango da ikusgai otsailean Zelaieta Zentroan
Erakusketa Zelaietako erakusketa gelan egongo da ikusgai otsailaren 1etik 25era. Bestalde, ate irekien bi jardunaldi ere izango dira, hilaren 17an
Bandoa: Edateko uraren hornidura etengo da bihar, asteartea, herriko zenbait gunetan
Honakoaren bidez, lekuetako auzokideei jakinarazten zaie, hornidura-hodia haustearen ondorioz, datorren urtarrilaren 31n, asteartea, 9:00etatik 15:00etara, edateko uraren hornidura etengo dela