Enrike Renteria lehiaketa

Zer da Enrike Renteria Lehiaketa?

Enrike Renteria pintura Lehiaketa Enrike Renteria Mardaraz zornotzarraren omenez antolatzen da; 1900. urteko otsailaren 9an Larrean jaio zen margolariaren oroimenez.

Lehiaketak bi modalitate ditu: aire zabaleko pintura lehiaketa tradizionala eta Zintzilik, herriko balkoietan ikusgai jartzen diren lanik onenak saritzen dituena.

Aire zabaleko pintura lehiaketa Amorebieta erdigunean eta Etxanoko herrigunean egiten da, eta egunean bertan sortutako lanen sari banaketa arratsaldean horretan egiten da.

Zintzilik lehiaketan parte hartzeko aurrez eman behar da izana. Parte-hartzaileek 1,30×1,50 metroko lona bat jasotzen dute eta berau margotu behar izaten dute. Deialdi honetan izena emateko epea maiatza aldera  zabaltzen da.

Saritutako lan guztiak antolatzaileen esku gelditzen dira eta uztailean Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan ikusgai egoten dira.

Data

Enrique Rentería pintura lehiaketa uztaileko lehenengo igandean antolatzen da.

Antolatzailea

Lehiaketa Sociedad Artístico Cultural Zornozak antolatzen du Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean