Ikastaroak

Zer dira Zelaietako ikastaroak?

Zelaieta Zentroan ikastaro-tipologia ezberdinak antolatzen dira, landu nahi diren diziplinaren arabera (orokorrak, espezifikoak eta bereziak) eta horien iraupenaren arabera (urte osokoak edo puntualak). Prezioak tipologia horien arabera aldatuko dira, dagokion udal-ordenantzan jasotako prezio publikoen arabera.
Deialdi bakoitzean ezartzen da zer ikastaro eskaintzen diren, norentzat eta zer baldintza eskatzen diren horietan parte hartzeko. Urte osoko ikastaroak urrian hasi eta ekainean amaitzen dira. Puntualak urteko deialdi bakoitzean eskaintzen dira eta iraupen aldakorra izan dezakete.
Ikastaro eta tailer guztiek, egin ahal izateko, gutxieneko plaza kopuru bat izan beharko dute, eta eskolen kalitatea zaintzeko, talde bakoitzeko ikasleen gehieneko kopurua ere adieraziko da. Jardueraren inskripzioa pertsonala da, eta ezin izango zaio beste inori transferitu.

Data

Ikasturte osoan zehar. Urtean bi deialdi egiten dira: irailean eta urtarrila-otsailean

Antolatzailea

Amorebieta-Etxanoko Udala