Km 0 Zornotzarrok kulturaren parte

Zer da KM 0 Zornotzarrok kulturaren parte?

Zornotzarrok kulturaren parte Km0 programa 2020an Amorebieta-Etxanoko sortzaileentzat martxan jarri zen programa da.

Km0 programaren helburu nagusia da, banaka, kolektiboan edo enpresa baten bidez, arteetan eta sorkuntzan hasten ari diren zornotzar kolektibo eta pertsonei presentzia ematea, aisialditik harago doan modu erdi-profesional edo profesional batean. Beren lanak udal-espazio batean lantzeko edo/eta tokiko programa baten babespean aurkezteko kontratazioa eskaintzen zaie, mundu profesionalerako lehen urratsetarako laguntza, profesionalizaziorako bultzada edo arteen funtzionamendura modu profesionalean hurbiltzeko modu bat izateko.

Helburu espezifikoei dagokienez, artista berriei beren hastapen profesionaletan laguntzea eta beren lana beren herrian ezagutaraztea da nahia. Era berean, arteen eta sormen-industrien funtzionamendua eta antolaketa ezagutaraztea, ikuspuntu profesionaletik, norabide horretan urratsak egin nahi dituzten herriko pertsonentzat. Diziplina artistikoak alternatiba profesional gisa aurkeztea ere bada xedea, aisialditik haratago aukerak dituen sektore gisa duen ikuspegia aurkezteko.

Data

Parte hartu nahi duten herritarrek urte amaieran izaten dute izena emateko aukera.

Antolatzailea

Amorebieta-Etxanoko Udala

Zornotzarrok kulturaren parte Km0