Arloko informazioa
Kultura Sailaren egitekoak dira kultura sustatzea, Udalaren kultur zentroen eta instalazioen erabilera bultzatzea eta koordinatzea, eta bere ardurapean dauden instalazioak artatzea, hobetzea eta administratzea. Helburua da, batetik, Amorebieta-Etxano udalerriko biztanleei erantzuna ematea gaur egungo eta bihar-etziko beharrizanen, itxaropenen, eta kirol kezken inguruan; eta bestetik, kultura-sorkuntzarako gune izatea. Sailak, horretarako, bere esku dauden bitartekoak erabiliko ditu, ekimenak integratzeko eta kalitatezko proiektuak bermatzeko.
Jarduerak
Udal Liburutegia Zelaieta Zentroan dago, eta informaziorako eta irakurketarako tresnez eta ikus-entzunezko materialez dago hornituta, dela lanerako, dela aisialdirako; ordenagailuak ere badaude erabilgarri. Banakako nahiz taldekako ikasgelak ere kudeatzen ditu Liburutegiak, hala nola, Zelaietan bertan daudenak eta Konbenio kalean dagoen Ikasgelakoa.
Katalogo bateratua
Katalogo bateratu honen bitartez, Amorebieta- Etxanoko liburutegiko funtsa kontsultatu ahal izango duzu. On-line sarean parte hartzen duten EAEko udal liburutegietako katalogoa da. Posible da elebiz funtsetan kontsultak egitea, aleak non eta eskuragarri dauden jakitea, eta dokumentuen erreserba edo eskaera egitea. Gainera, aukera ematen du web bidez zure maileguen egoera jakiteko eta epea luzatzeko. Informazio gehiago behar baduzu, galdetu liburutegian.
Loturaren helbidea: http://www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua
e-liburutegia
Liburu zein film-ak deskargatzeko plataforma.
Loturaren helbidea: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/?locale=eu
Udalerriko gazteei eta umeei zuzendutako zerbitzuak eta aisialdirako programak eskaintzen dira arlo honetan. Zelaieta Zentroan biltzen dira zerbitzu egonkor hauek: Gazte Informazio Bulegoa (GIB), Gazte Txokoa, Orientazio Zerbitzua eta Ludoteka.
Zornotza Aretoa da eszena arteen (antzerkia, musika, dantza) emanaldietarako, ekoizpenerako eta zinemaren alorrerako erreferentziazko espazioa; euskal antzokien SAREA izeneko sare publikoaren parte ere bada. Zelaieta Zentroko Kontzertu Gelan ere hainbat ekitaldi eskaintzen dira urtean zehar.
Zubiaur Musika Eskolak musika eta dantza zaletasuna ez ezik, kultura-hezkuntzarako ekarpenaren, sentsibilitatearen eta sormenaren garapenerako bidea eskaintzen ditu, aisialditik nahiz profesional bihurtzeko aukeratik landuta. 4 urtetik gorako ikasleei dago zuzendua; ez dago adin mugarik.
KZgunea zentroen sarea 2001 urtean jaio zen, 2002-2005 Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren barruan (EIGP). KZgunean ekimen ugari lantzen dira euskal gizartea informazioaren gizartean integratzeko helburuarekin. Zerbitzu hau ere Zelaieta Zentroan eskaintzen da.
Amorebieta-Etxanoko kultura eta kirol sailetik hainbat programa kudeatzen dira era guztietako publikoari zuzenduta: Erdu Olgetan, Gauero, Eleizetan, Gabonetan Jai, Ibiliaz ezagutu, Udalekuak, Mangamore, Haizetara, auzoetako jaiak, Inauteriak...
Eraikinak eta Instalazioak
- Zelaieta Zentroa (Liburutegia, Ludoteka, Gazte Txokoa, Erakusketa Gelak, Entsegu lokalak...)
- Zornotza Aretoa
- Zubiaur musika eskola
- Konbenio kaleko ikasgela
Kultura saila:
Zelaieta Zentroa, Zelaieta parkea z/g
Tel. 94 630 06 50
Arreta ordutegia:
08:30-21:30
Arduradunak:
Luciano Martinez - Kultura eta Kirola zinegotzia
lmartinez@amorebieta.eus
94 630 06 50 luz. 802
David Murillo - Kultura dinamizatzailea
dmurillo@amorebieta.eus
94 630 06 50 luz. 813
Mirian Arriaga - Kultura dinamizatzailea
marriaga@amorebieta.eus
94 630 06 50 luz. 812
Ines Gandarias - Kultura eta kirola teknikaria
igandarias@amorebieta.eus
94 630 06 50 luz. 816
Sabin Etxebarria - Liburutegiko dinamizatzailea
setxebarria@amorebieta.eus
94 630 06 50 luz. 806
Berriak
Pintzelak elkartearen pintura erakusketa izango da ikusgai otsailean Zelaieta Zentroan
Erakusketa Zelaietako erakusketa gelan egongo da ikusgai otsailaren 1etik 25era. Bestalde, ate irekien bi jardunaldi ere izango dira, hilaren 17an
‘Ttipia’ erakusketak biltzen ditu Amorebieta-Etxanoko Andra Mari ikastolako 5 urteko ikasleek sortutako lanak
Amorebieta-Etxanoko haur hauen lanak urtarrilaren 28ra arte egongo dira ikusgai Zelaieta Zentroan. Zelaieta Zentroan ‘Ttipia’ erakusketa izango da ikusgai datorren
‘Zornotza MusikaGaz Fest! 2023’ jaialdi handia urtarrilaren 28an estreinatuko da
Jaialdiaren lehenengo edizioan bederatzi talde edo bakarlari gaztek hartuko dute parte, euskarazko musika sortzaileak guztiak. Kontzertuak egun osoan zehar izango