Zer da Mangamore?
Amorebieta-Etxanoko manganime jardunaldiak izena dute Mangamore. Manganime eta kultura japoniarrari buruzko jardunaldiek helburu zehatz bat dute: subkultura honek, eta bere baitan batzen diren diziplina ezberdinek, gazteen artean sorrarazten duen interes hazkorrari erantzutea.
Gazteen artean, baita Amorebieta-Etxanokoen artean ere, gero eta arrakasta handiagoa duten arte-espresio bi dira animea eta manga. Gazteen ikuspegi biribila izango zuen kultura-ekitaldia sortu beharraz jabetuta, Gazte Informazio Bulegoak Anime-Manga Jardunaldiak izeneko proiektuari eutsi zion 2007an, herriko hainbat elkarteren lankidetzaz (Forjadores eta Soshiki) eta Bizkai osoko kolaboratzaileak bertaraturik (Tarasu).
Probintzia mailako erreferentea izanik, urteen joan-etorrian iraungo zuen ekintza bihurtzeko helburuarekin sortu ziren jardunaldiak eta hala izan da.
Ilusioz beteriko Mangamore proiektu honek zaleei gozatzeko aukera emateaz gain; gazteak eta, orokorrean, mundu osoa, gai hauetara hurbiltzeko eta beraietaz gehiago jakiteko bilgunea izan gura du.
Data
Mangamore jaialdia urri hasierako asteburu batean izaten da.
Antolatzailea
Amorebieta-Etxanoko Udala, herriko hainbat elkarteren lankidetzaz (Forjadores eta Soshiki) eta Bizkai osoko kolaboratzaileen laguntzarekin(Tarasu).
Informazio guztia Mangamore.eus webgunean.