Hauexek dira Lurralde Arloaren zereginak
Arloak
Arloko informazioa
Udalaren arlo honetan proposatzen edo/eta kudeatzen dira hirigintza-garapenak eta ordenantzak, eraikuntzari, urbanizazioari edo udalerriko espazioak eta eraikinak erabiltzeko eta eraikitzeko aukerei dagozkienak.
Jarduerak
Udalerriko eremuak garatzeko, hobetzeko eta birgaitzeko:
- Partikularrek edo beste administrazio batzuek aurkeztutako plan, programa eta proiektuen balorazioa
- Udal-ekimeneko planak, programak eta proiektuak idaztea
- Udal-ekimeneko plan, programa eta proiektuen kontratazioa eta jarraipena
Arloko informazioa
Arlo honen helburua da giza ekintzak ingurumenean dituen eraginak minimizatzeko ekintzak, proiektuak edo estrategiak diseinatzea eta gauzatzea. Esparru horretan, etengabeko ekintza-ildo bat ingurumen-hezkuntza da, ohiturak aldatzeko eta iraunkortasunari buruzko kontzientzia hartzeko giltzarri gisa.
- Ziklo plana bultzatzea eta gauzatzea.
- 2030 Agendaren kudeaketa.
- 2030erako eskola-agenda bultzatzea eta koordinatzea.
- Energia berriztagarriak ekoizteko eta kontsumitzeko neurriak ezartzeko plan estrategikoak kontratatzea, zuzentzea eta gauzatzea.
- Klima-aldaketara egokitzeko neurriak ezartzeko plan estrategikoak kontratatzea, zuzentzea eta gauzatzea.
- Udalerriko baldintza akustikoak hobetzeko zarata-mapak eta ekintza-planak kontratatzea, zuzentzea eta gauzatzea.
- Bizi garen ingurunea hobetzeko beste plan batzuk kontratatzea, zuzentzea eta gauzatzea.
Arloko informazioa
Zerbitzuaren alor honen zeregina da udalerrian indarrean dagoen hirigintza-legeria betetzen dela zaintzea. Legeriak jabeek eraikinak behar bezala mantentzeari buruzko betebeharrak ezartzen ditu, bai eta lurzatian eta/edo eraikinetan egin daitezkeen erabilera eta obrei buruzkoak ere.
Jarduerak
- Jarduera-lizentzien txostena eta jarraipena
- Hirigintzako lizentziei buruzko txostena eta jarraipena
- Bereizketak
- Lehen okupazioak
- Betearazteko aginduak
- Ikuskapen-lanak
- Hirigintzako kontsultak
- Jarduerei buruzko kontsultak
Arloko informazioa
Arlo honetan azpiegitura berrien beharra edo daudenak berritzeko beharra aztertzen da, beharrezko proiektuak garatzen dira eta obren gauzatzea bultzatu eta kudeatzen da.
Jarduketaren xede diren azpiegiturak Udalaren eskumenekoak ez direnean, administrazio eskudunekin lankidetzan aritzen da.
Azkenik, eraikin edo espazio publikoetan egin daitezkeen kultura, kirol edo gizarte-arloko jardueren euskarria da.
Jarduerak
- Instalazioei, urbanizazioei edo/eta eraikinei buruzko udal-proiektuak kontratatzea, horien jarraipena egitea eta izapidetzea.
- Udal-obren kontratazioa eta jarraipena kudeatzea.
- Udal eraikin eta espazio publikoak mantentzea eta hobetzea (garbiketa, lorezaintza, argiteria, etab.)
- Udalaz gaindiko proiektuetan laguntzea
- Harmailak, agertokiak eta abar muntatzea
Arloko informazioa
Udalak herritarrei ematen dizkien honako zerbitzu hauen funtzionamendu egokiaz arduratzen da arlo hau:
- Edateko uraren hornidura
- Euri- eta hondakin-urak husteko sistema
- Zabor-bilketa
- Hilerria
- Abandonatutako animaliak biltzea
- Auzotaxi
- Kamioien aparkalekua
Jarduerak
- Zerrendatutako zerbitzuak zuzenean ematea, baliabide propioen bidez edo azpikontratazioen bidez, kasuaren arabera.
- Zerbitzua emateko eskaerak, ur-altak, saneamendua edo hondakin-bilketa kudeatzea
- Hilerri, ehorzketa, ehorzketa edo bestelako zerbitzuak emateko eskaerak kudeatzea
- Animalia abandonatuekin lotutako abisuak edo bestelako gorabeherak kudeatzea
- Auzotaxi zerbitzuaren diru-laguntzen eskaera
- Kamioien aparkalekuko plazaren eskaera.
Arloko informazioa
Udalerriko etxebizitzen baldintzak hobetzea eta sustatzea.
Jarduerak
- EITak kudatzea (Eraikinen Ikuskapen Teknikoak). Arau horien berrikuspena eta jarraipena
Arloko informazioa
Erritarrei katastroko datuetarako sarbidea erraztea
Jarduerak
- Finka eta eraikinei buruzko kontsultei erantzutea
- Katastroko txostenak egitea
Hirigintza saila:
Herriko Plaza, z/g
Tel. 94 630 00 02
Arreta ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 08:00-15:00
Arduradunak:
Anartz Gandiaga Zarazua - Hirigintza, obra eta etxebizitza zinegotzia
agandiaga@amorebieta.eus
94 630 00 02 Luz. 305
Eider Galarza Garayo
egalarza@amorebieta.eus
94 630 00 02 Luz. 300
Berriak
Pintzelak elkartearen pintura erakusketa izango da ikusgai otsailean Zelaieta Zentroan
Erakusketa Zelaietako erakusketa gelan egongo da ikusgai otsailaren 1etik 25era. Bestalde, ate irekien bi jardunaldi ere izango dira, hilaren 17an
Bandoa: Edateko uraren hornidura etengo da bihar, asteartea, herriko zenbait gunetan
Honakoaren bidez, lekuetako auzokideei jakinarazten zaie, hornidura-hodia haustearen ondorioz, datorren urtarrilaren 31n, asteartea, 9:00etatik 15:00etara, edateko uraren hornidura etengo dela
Bandoa: Edateko uraren hornidura etengo da astelehenean, urtarrilak 30, San Miguel, Dudagoitia eta Urrengoetxe-Palacios auzoetan
Honakoaren bidez, lekuetako auzokideei jakinarazten zaie, AMOREBIETA-IURRETA BIZIPISTAko aldundiko lanak direla eta, bihar, urtarrilaren 30ean, astelehena, 9:00etatik 11,00etara, zure etxebizitza