Gardentasun ataria
Gardentasun Atari hau Amorebieta-Etxanoko Udalak Gardentasunaren alde egiteko duen baliabide nagusia da. Horren bidez, Amorebieta-Etxanoko herritarrei udalerriko informazio garrantzitsua helarazten zaie, eta, bereziki, ekonomian eragiten duen informazioa. Konpromisoa hartu dugu informazioa eguneratzeko eta, gainera, aurrerantzean ere gardentasunari buruzko eduki berriak gehitzeko eta informazio hori jendeak ulertzeko eta eskuratzeko moduan jartzeko, “kristalezko hormak dituen udala” sortze aldera.
Atari honetako atal adierazgarriena “Gardentasun-edukiak" delakoa da; herritarrek informazioa intuitiboki eskuratzeko moduan antolatzen saiatu gara.
Amorebieta-Etxanoko udalak gardentasunarekin eta gobernu onarekin duen konpromisoa
Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gardentasunaren eta Gobernu Onaren alde egiteko, bat egin zuen EUDEL – Euskal Udalerrien Elkartearen Tokiko Politikaren Erakunde Kalitatearen aldeko Jokabideari, Gobernu Onari eta Konpromisoari buruzko Kodearekin, Udalbatzak 2015eko martxoaren 24an eginiko osoko bilkuran.
Gardentasuna: zer da eta zertara behartzen du
Gardentasuna honela defini daiteke: “gobernuek herritarrei beren ekintza guztien eta, bereziki, diru publikoaren erabileraren berri emateko duten betebeharra, ustelkeria-kasurik gerta ez dadin”.
Gardentasunari, Jendaurreko Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legean zehazten dira ezarri beharreko oinarrizko arauak; lege hori Estatu osorako da, eta 2013ko abenduaren 10eko BOEn kaleratu zen. Arauon arabera, eta gardentasuna lortze aldera, toki-erakundeek nahitaezkoa dute gardentasun aktiboaren inguruko edukiak argitaratzea 2015eko abendutik aurrera.
Bestalde, gaur egun beste arau batzuk ere ari dira osatzen Euskadirako: hain zuzen ere, Euskal Administrazio Publikoaren Legea eta Euskadiko Udal Legea. Legeok, seguruenik, euskal udalek gardentasunaren inguruan dituzten betebeharrak zehaztuko eta zabalduko dituzte.
Gardentasunak lehentasuna du Amorebieta-Etxanoko Udalean. Horregatik, zuon ekarpenak behar ditugu aurrera egiteko.
Egin klik hemen hobetzeko iradokizunak egiteko.
Informazioa eskuratzeko eskubidea
Gardetasunari buruzko Legeak ezarri eta etorkizunean egongo den euskal araudian jasoko den bezala, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzeko, laster kontsulta pertsonalizatuak egiteko aukera martxan egongo da