Zornotza MusikaGaz Fest

Zer da ‘Zornotza MusikaGaz Fest’?
‘Zornotza MusikaGaz Fest’ musika-jaialdi bat da, eta helburu du euskarazko musika-sortzaile gazte eta berriei beren lanak aurkezteko aukera ematea. Era berean, kontratazio eta erakusketa publiko honekin sustatu nahi da musikari gazte hauen profesionalizazioa.

Parte hartzeko baldintzei dagokienez, musikariek edo sortzaileek 35 urte baino gutxiago izan beharko dituzte bakarlariak izanez gero, eta taldeen kasuan, %80ak ezingo du adin hori gainditu. Horrela, antolatzaileek aukeraketa bat egingo dute aretoko kontzertuetarako Durangoko Azokan aurkeztu diren proiektu berrien artean, eta sortzaile gazteen beste proposamen batzuk aukeratuko dira tabernetako kontzertuetarako.

Data
‘Zornotza MusikaGaz Fest’ jaialdia urtarrileko azken asteburuan ospatzen da.

Antolatzailea
‘Zornotza MusikaGaz Fest’ Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatu eta kudeatutako jaialdia da, Gerediaga Elkartearen, Musika Bulegoaren eta Zornotzako Gazteaken kolaborazioarekin.