Ibiliaz ezagutu

Zer da Ibiliaz ezagutu?

Udalak ibilbide gidatuak antolatzen ditu, ibili bitartean bisitatzen den eskualdeko paisaiaz eta monumentuez gozatzeko parada eskainirik.

Gidari euskaldunak izaten dira bidelagun. Ibilbidea ondo ezagutu eta bertan ibiltzen laguntzeaz gain, natura eta historiaren inguruko hainbat datu eta informazio ematen dizkiote ibiltariei, euskara izaki ekintzaren oinarrizko komunikazio-hizkuntza.

Joan-etorria egiteko autobus zerbitzua jartzen da ibilbidearen hasiera puntuetara iristeko eta amaiera puntuetatik Zornotzara itzultzeko.

Data:  Irteera hauek aldez aurretik programatuta dauden larunbat goizetan izaten dira.

Antolatzailea:  Amorebieta-Etxanoko Udala.

 

Orain arte egindako ibilbideak: