Euskaraldia

Zer da Euskaraldia?
11 egunez, euskaraz ulertzen eta berba egiten dugunon artean euskaraz aritzeko konpromisoa da. Bi rol dituzte aukeran herritarrek: Ahobizi, hau da, ulertzen duenari euskaraz egiteko konpromisoa, hark erdaraz erantzun arren; eta Belarriprest, euskaraz entzuteko prestutasuna, nahiz eta erantzuna batzuetan erdaraz izan. 11 egun horietan, parte hartzaileek txapa bat eramango dute, euren rola zein den jakitera emateko.

Data:  Azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Antolatzailea: Amorebieta-Etxanon Euskaraldia antolatzeko batzorde herritarra dago sorta.