Mangamore

Zer da Mangamore?

Amorebieta-Etxanoko manganime jardunaldiek izena dute Mangamore. Manganime eta kultura japoniarrari buruzko jardunaldiek helburu zehatz bat dute: subkultura honek, eta bere baitan batzen diren diziplina ezberdinek, gazteen artean sorrarazten duen interes hazkorrari erantzutea.

Gazteen artean, baita Amorebieta-Etxanoko herritarren artean ere, gero eta arrakasta handiagoa duten arte-espresio bi baitira animea eta manga. Gazteen ikuspegi biribila izango zuen kultura-ekitaldia sortzeko beharraz jabetuta, Gazte Informazio Bulegoak Anime-Manga Jardunaldiak izeneko proiektuari eutsi zion 2007an, herriko hainbat elkarteren lankidetzaz (Forjadores eta Soshiki) eta Bizkai osoko kolaboratzaileak bertaraturik (Tarasu).

Probintzia mailako erreferentea izanik, urteen joan-etorrian ibilbidea izango zuen ekintza bihurtzeko helburuarekin sortu ziren jardunaldiak eta hala izan da.

Mangamore proiektu honek zaleei gozatzeko aukera emateaz gain helburu du gazteei eta interesa duen orori gai honetara gerturatzeko aukera ematea, informazioa eskuragarri jarriz.

Data:  Mangamore jaialdia urri hasierako asteburu batean izaten da.

Antolatzailea:  Amorebieta-Etxanoko Udala, herriko hainbat elkarteren lankidetzaz (Forjadores eta Soshiki) eta Bizkai osoko kolaboratzaileen laguntzarekin(Tarasu).

Informazio guztia Mangamore.eus webgunean.