Aurkezpen gutuna

Auzokide agurgarriok:
Udalerriko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) idazten ari dela eta, eginkizun hori duen Hirigintza Teknikariak, S.L.P. enpresa zuengana dator, Udalak onartutako Herritarren Parte-Hartze Programaren barruan, zuen laguntza eskatuz udalaren zenbait ikuspegi buruzko galdetegi bat betetzeko eskatuz.

Berarekin nahi dena ondoko hau da: HAPO berriaren idazketarako lanen hasiera honetan, interesatuta zaudeten guztioi ekarpen gisa eman nahi dituzuen iritzi, informazio eta Amorebieta-Etxanoko etorkizunari buruzko ikuspegiak jasotzea.

Galdetegi hau publikoarentzat eskuragarri egongo da gune hauetan:

  • Udal bulegoak eta Bulego Teknikoa (Herriko Plaza, z/g) eta Zelaieta Zentroa (Zelaieta parkea, z/g).
  • Udalaren webgunean: www.amorebieta-etxano.eus. (Galdetegia, Guneen planoa)

Galdetegia erantzunez aparte, badago ere zuek interesgarritzat jo dezakezuen ekarpen osagarri aske bat aurkezteko aukera.

Plan Orokorraren azken idazketarako izan dezakeen garrantziagatik, interesarekin hartzea eskatzen dizuegu eta zuen ekarpenak beldur barik egitea. Galdetegien aurkezpena Udalaren Bulego Teknikoan egin daiteke. Betetako galdetegiak aurkezteko epea 2016ko apirilaren 29an bukatuko da.

Esandako guztiagatik, bai erredaktore-taldeak, bai Udalak animatzen zaituztegu beraiek betetzera. Era horretan, zehatzago jakin ahal izango ditugu udalerriaren etorkizunak sortarazten dituen kezkak.

Amorebieta-Etxano, 2016eko martxoaren 16a.
Erredaktore-taldearen izenean:

Jon Leonardo Aurtenetxe – Soziologo Dinamizatzailea