Kudeaketa estrategikoaren barruan sartzen dira ekintzen formulazioarekin, exekuzioarekin eta ebaluazioarekin zerikusia duten jarduerak, ahalbidetuko dutenak udal-erakunde batek bere helburu nagusiak bete ditzan, hala kanpokoak nola barnekoak. Kudeaketa estrategiko ezin hobe batek kudeaketaren bizi-zikloaren logikari jarraitu beharko lioke, hau da: lehendabizi, egoera aztertu (diagnostikoaren fasea), epe labur eta luzera begirako estrategiak aurkeztu, estrategia horiek plan eraginkorrago bihurtu, normalean lotura dutenak udal-kudeaketaren elementu zentralarekin (urteko aurrekontua), eta, azkenik, emaitzak ebaluatu, jakin dezagun zenbaterainokoa izan den planei esker lortutako eragina eta baliabideen erabileraren eraginkortasuna, estrategiak eguneratu edo berriz zehaztu ahal izateko.
Plangintza estrategikoak plan mota ezberdinak jasotzen ditu. Plan horietako bakoitzak helburu jakin batzuk ditu, gai jakin batzuk jorratzen ditu, eta denbora-tarte jakin baterako da. Planen aniztasun horrek ez du salbuesten, batetik, plan guztiek bat etortzeko beharra eta, bestetik, udala izatea nahi dugun horren inguruko eta hori lortzeko ezarri behar diren politiken inguruko ikuspegi bateratua erakusteko beharra.
Hona hemen Amorebieta-Etxanoko Udalari eragiten dioten udal-planak edo eskualdekoak (indarrean daude gaur egun).
- FINANTZA KONTROLERAKO URTEKO PLANA
Finantza Kontrolerako Urteko Plana 2022
Finantza Kontrolerako Urteko Plana 2021
Finantza Kontrolerako Urteko Plana 2020
Finantza Kontrolerako Urteko Plana 2019
- DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA
Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2023
Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2022
Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2019-2021
- BESTE PLAN BATZUK
2015eko Enplegurako osoko plana
Amorebieta-Etxanoko Euskararen Plan Estrategikoa 2015-2019
Udalen jarduera nagusietako bat udaleko zenbait alderdi erregulatzeko araudia sortzea da.
Araudi hori udal-organoek onesten dute, dituzten eskumenen arabera. Batzuetan, gainera, herritarrek ere parte hartzen dute udal-araudia sortzen, bai indarrean dagoen araudiak ezarritako prozesuetan, bai udal-gobernuko organoek beren borondatez sustatutakoetan.
Hona hemen Amorebieta-Etxanon indarrean dauden udal-ordenantzak eta parte-hartze prozesuen eta jendaurreko informazioaren araberako araudien proiektuak ikusteko lotura.
LINK
Politiken eta zerbitzu publikoen ebaluazioa honela defini daiteke: erakunde baten esku-hartze publikoa behatzeko, neurtzeko, aztertzeko eta interpretatzeko prozesu sistemikoa, ebidentziatan oinarritutako balorazioa egitera bideratua, diseinuari, praktikari, ondorioei, emaitzei eta eraginei dagokienez. Ebaluazio baten helburu nagusia da zehaztea programa baten xedeek eta eraginkortasunak zenbaterainoko garrantzia duten eta horiek zenbateraino bete diren (erabakitzaile publikoek helburu hori lortzen ahalegindu behar dute). Politika publikoen ebaluazioaren kasuan, garapen sozialari dagokion eragina eta herritarren ongizatea ere neurtzen dira. Izan ere, politika publikoak ebaluatzeak bide eman diezaieke konfiantzari, gardentasunari eta parte-hartze sozialari.
Esku-hartze publikoen memoriek eta ebaluazioak gardenak izan behar dute nahitaez.
- KONTU-HARTZAILETZAKO FUNTZIOAREN URTEKO LABURPEN-TXOSTENA
Kontu-Hartzailetzako funtzioaren urteko laburpen txostena 2022
Kontu-Hartzailetzako funtzioaren urteko laburpen-txostena 2021
Kontu-Hartzailetzako funtzioaren urteko laburpen-txostena 2020
Kontu-Hartzailetzako funtzioaren urteko laburpen-txostena 2019
- DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA
2021. urteko Plan Estrategikoaren ebaluazio txostena
2020. urteko Plan Estrategikoaren ebaluazio txostena
2019. urteko Plan Estrategikoaren ebaluazio txostena
- BESTE TXOSTEN ETA DOKUMENTU BATZUK