Ondasunak, zerbitzuak eta obrak kontratatzea udal-kudeaketan garrantzi ekonomiko handiena duten jardueretako bat da.
Ondasun eta zerbitzuen kontratazioak bat etorri behar du lizitazioak eskuratzeko askatasunaren oinarriekin, iragarkiekin eta prozedura-gardentasunarekin, eta hautagaiak berdin tratatu behar ditu, diskriminaziorik gabe. Horrez gain, aurrekontu-egonkortasunaren xedeari eta gastu-kontrolari lotuta, ziurtatu behar da modu eraginkorrean erabiltzen direla obretara, ondasunak eskuratzera eta zerbitzuak kontratatzera bideratutako funtsak, beharrizanak aurrez zehazteko exijituz, lehia librea babestuz eta eskaintza ekonomiko onuragarriena hautatuz.
Ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko oinarrizko araudia Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea; horren bidez, 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora. Gainera, Amorebieta-Etxanoko Udalak bere baitan ezarri du beharrezkoa dela Gobernu Batzordeari aurkeztea 300.000 eurotik gorako balio zenbatetsia duten kontratuak, eta esleipen-dekretuak ematen ditu 3.100 eurotik gorako (BEZik gabe) kontratuetarako.
Hona hemen Amorebieta-Etxanoko Udalak eginiko ondasun eta zerbitzuen kontratazioaren inguruko garrantzizko informazioa.
DOKUMENTUAK
- 2017-01-01 / 2017-12-31 aldian egindako kontratu ez-txikien zerrenda: (pdf, excel)
- 2017-01-01 / 2017-12-31 aldian atzera egindako kontratu ez-txikien zerrenda: (pdf, excel)
- 2017/01/01 - 2017/12/31 aldian atzera egindako kontratu ez-txikien zerrenda: (pdf, excel)
- 2017/01/01(e)tik 2017/12/31ra bitartean eginiko kontratuei buruzko estatistika datuak: (pdf, excel)
- 2016-01-01 / 2016-12-31 aldian egindako kontratu ez-txikien zerrenda: (pdf, excel)
- 2016-01-01 / 2016-12-31 aldian atzera egindako kontratu ez-txikien zerrenda: (pdf, excel)
- 2015/12/04 - 2016/12/31 aldian atzera egindako kontratu ez-txikien zerrenda: (pdf, excel)
- 2016/01/01(e)tik 2016/12/31ra bitartean eginiko kontratuei buruzko estatistika datuak: (pdf, excel)
- 2015-01-01 / 2015-12-04 aldian egindako kontratu ez-txikien zerrenda: (pdf, excel)
- 2015-01-01 / 2015-12-04 aldian atzera egindako kontratu ez-txikien zerrenda: (pdf, excel)
- 2015-01-31 / 2015-02-04 aldian egindako kontratuetan egin diren aldaketak: (pdf, excel)
- 2015-01-01(e)tik 2015-12-04(e)ra bitartean eginiko kontratuei buruzko estatistika datuak: (pdf, excel)
Lankidetza-hitzarmena administrazio-zuzenbideko teknika bat da, eta herri-administrazioaren antolamenduan erabiltzen da, bi administrazioren arteko edo administrazio baten eta erakunde pribatu baten arteko lankidetza-harremanak erregulatzeko, funtsean irabazi-asmorik gabekoak.
Gauzak horrela, kudeaketa beste baten esku uztea administrazio-zuzenbideko teknika bat da, eta herri-administrazioaren antolamenduan erabiltzen da, ahalmen jakin baten alderdi materiala agintzailea ez den organo baten esku uzteko. Azken horrek, bada, ahalmenaren titulartasunari eta alderdi juridikoei eutsiko die, eta agindua jaso duen organoaren esku geldituko dira dagozkion jarduera fisiko, material edo teknikoak. Alderdi materialak, berriz, agintzaileak baliabide tekniko egokirik ez duelako eskuordetuko dira, dagokion jarduera gauzatzeko. Zuzenbideari atxikitako pertsona fisiko edo juridikoek ezin dute jaso kudeaketaren eskumena.
Bi figura horiek, lankidetza-hitzarmena eta kudeaketa-agindua, bereziki garrantzitsuak dira ondorio ekonomikoak dauzkatenean. Horrenbestez, erabat gardenak izan behar dute.
- Zornotzako LHII-ren eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren arteko hitzarmena
- Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Amorebieta-Etxanoko “Dendariak” elkartearen arteko hitzarmena 2019. urterako
- Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Dendariak elkartearen arteko hitzarmena “Amorebono 2019”
- Amorebieta-Etxano udalaren eta Azterlan fundazioaren arteako hitzarmena, bertako industria sarea sustatzea diruz laguntzeko
- Amorebieta-Etxano eta CIFP Zornotza LHII hitzarmena “ekonomi zirkularra fabrikazio mekanikoaren” proiektua.
- Arratiako Udalen Mankomunitatea eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmena enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako
- Bizkaiko Foru Aldundiaren, Durangoko Merinaldearen Amakomunazgoaren eta Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango,Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibarko Udalen arteko lankidetzahitzarmena,2022-2023 aldirako, gazteriarenarloko politika integrala ezarri, bultzatu eta garatzeko
Diru-laguntza Administrazioak pertsona fisiko edo juridiko bati ematen dion diru-kopuru bat da; diru hori itzultzeko beharrik gabe ematen zaio, interes publikokotzat jotzen den jarduera jakin bat egin dezan. Horren truke, diru-laguntza jasotzen duen erakundeak beharrezkoa du lagundutako jarduera gauzatzea eta jasotako funtsen erabilera ekonomikoki justifikatzea.
Ondoren eskaintzen da Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalaren link-a:
DIRU-LAGUNTZEN DATU-BASE NAZIONALA
Hona hemen Amorebieta-Etxanoko Udalak emandako diru-laguntzen inguruko garrantzizko informazioa:
2023
- 2023an onartutako diru-laguntzen eta laguntzen zerrenda. Enplegu eta Ekonomi Sustapen Saila. (pdf formatua, xls formatua)
2022
- 2022an onartutako diru-laguntzen eta laguntzen zerrenda. Enplegu eta Ekonomi Sustapen Saila. (pdf formatua, xls formatua)
2021
- 2021an onartutako diru-laguntzen eta laguntzen zerrenda. Enplegu eta Ekonomi Sustapen Saila. (pdf formatua, xls formatua)
2020
- 2020an onartutako diru-laguntzen eta laguntzen zerrenda. Enplegu eta Ekonomi Sustapen Saila. (pdf formatua, xls formatua)
2019
- 2019-an onartutako diru-laguntzen eta laguntzen zerrenda. Enplegu eta Ekonomi Sustapen Saila. (pdf formatua, xls formatua).