Gardentasun ataria
Aurrekontu orokorra da edozein erakunderen tresnarik garrantzitsuena urtebeteko epean udal-ekonomia eta -finantzak planifikatzeko eta kudeatzeko. Aurrekontuan, dagokion urtean aurreikusten diren diru-sarreren planteamendua egiten da. Orobat, Udalaren benetako lehentasunak ezartzen ditu, eta udalerrian egin beharreko helburu eta jarduketak zehaztu, betiere udal-finantzen beharrezko egonkortasunaren printzipioarekin bat eginda.
Aurrekontu Orokorra Udalaren aurrekontu berak osatzen dute.
Aurrekontu-exekuzioa analisi bat da, aurrekontuan jasotako jardueren balorazio ekonomikoa (geroago onetsitako aurrekontu-aldaketak barne) eta egindako jarduerak lotzen dizuena.
Aurrekontu-exekuzioaren mailak adierazten digu zenbateraino bete den aurrekontua (diru-sarrerak eta gastuak), hala sarrera eta gastuen konpromisoari nola egindako kobratze eta ordainketei dagokienez.
Hona hemen eskuragai dauden aurrekontu-exekuzioaren azken txostenak. Txosten horiek hiru hilean behin egiten dira.
- Amorebieta-Etxanoko Udala, 2023:
Sarrera eta gastuen egikaritza-egoera (2023/01/01 - 2023/03/31)
Sarreren egikaritza egoera (2023/01/01 - 2023/03/31)
Gastuen egikaritza egoera (2023/01/01 - 2023/03/31)
Kontuhartzailetzaren aurrekontu-exekuzioaren txostena (2023/01/01 - 2023/03/31)
- Amorebieta-Etxanoko Udala, 2022:
- Amorebieta-Etxanoko Udala, 2021:
- Amorebieta-Etxanoko Udala, 2020:
- Amorebieta-Etxanoko Udala, 2019:
Sarrera eta gastuen egikaritza-egoera (2019/01/01 - 2018/09/30)
Sarreren egikaritza-egoera (2019/01/01 - 2018/09/30)
Gastuen egikaritza-egoera (2019/01/01 - 2018/09/30)
- Amorebieta-Etxanoko Udala, 2018:
Sarrera eta gastuen egikaritza-egoera (2018/01/01 - 2018/09/30)
Sarreren egikaritza-egoera (2018/01/01 - 2018/09/30)
Gastuen egikaritza-egoera (2018/01/01 - 2018/09/30)
Urteko kontuen dokumentuek informazioa ematen dute tokiko erakundeek eta horien mendekoek ekonomiaren, finantzaren, ondarearen eta aurrekontuen arloan egindako kudeaketari buruz. Honako dokumentu edo egoera hauek osatzen dituzte urteko kontuak:
Egoera-balantzea: ondarearen egoera eta aldaketa azaltzen du.
Ondarearen emaitza ekonomikoaren kontua: irabazi eta gastu ekonomikoak eta horien emaitza azaltzen ditu.
Aurrekontuaren likidazioa: tokiko erakunde baten aurrekontu-exekuzioa azaltzen du.
Memoria: aurreko egoeretan jasotzen den informazioa osatu eta argitzen du.
Urteko kontuak urtean behin egin behar dira, ekitaldia amaitzean.
Hona hemen onetsitako urteko azken kontuak:
2022. urteko kontuak:
2021. urteko kontuak:
2020. urteko kontuak:
2019. urteko kontuak:
Honako agiri hauetan, ondarea diren edo Amorebieta-Etxanoko Udalak erabiltzen dituen ondasun eta eskubideen inguruko informazioa ematen da.
- Udalak eta udal erakundeek okupatutako edo haiei atxitako higiezin propio eta alokatuen zerrenda (pdf formatua)
- Udalari atxikitako ibilgailu ofizialen zerrenda (pdf formatua)
Hau da zorpetzea: erakunde batek, epemugak kontuan hartuta, ordaintzeko hartzen dituen betebeharren multzoa. Bi motatako zorrak daude: finantza-zorra eta merkataritza-zorra.
Finantza-zorra.
Finantza-kostuari (interesei) dagokiona da. Maileguak eta jesapenak dira, besteak beste, finantza-zorraren adibide. Epe laburreko edo luzeko operazioak izan daitezke.
Zorpetza 2023ko urtarrilaren 1ean
Aurreko urteak: 2023, 2021,2020,2019, 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011
Merkataritza-zorra
Normalean kosturik ez duen pasiboa da, batez ere hornitzaileekin epe laburrean izandako operazioetan sortzen dena.
Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginak (3/2011 LED) esaten du ordainketak egiteko epea gehienez ere 30 egunekoa izango dela, betebeharra aitortzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Horrez gain, ordainketa, ondasuna edo zerbitzua eman den egunetik aurrera zenbatzen hasita, gehienez ere 30 egunera egin beharko da (egun hori bat dator fakturarenarekin).
Ratioak ezinbesteko baliabidea dira erakunde baten egoeraren ekonomia- eta finantza-analisia egiteko. Baliagarriak dira bi gauzatarako:
- Erakunde bateko ekonomia eta finantza-datuek denboran nola eboluzionatzen duten neurtzeko.
- Antzeko beste erakunde batzuekin konparazioak egiteko; kasu honetan, beste udal batzuekin.
Hona hemen Amorebieta-Etxanoko Udalaren ekonomia- eta finantza-ratioen gaineko txostenak:
2021-eko Amorebieta-Etxanoko Udalaren ratio ekonomiko-finantzieroei buruzko informazioa
2020-ko Amorebieta-Etxanoko Udalaren ratio ekonomiko-finantzieroei buruzko informazioa
2019-ko Amorebieta-Etxanoko Udalaren ratio ekonomiko-finantzierioei buruzko informazioa
2015-eko Amorebieta-Etxanoko Udalaren ratio ekonomiko-finantzieroei buruzko informazioa
Honekin batera doazen dokumentuetan argibideak ematen dira Aurrekontu-egonkortasunari, Aurrekontu-egonkortasunariri eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren zor biziari buruz; halaxe agintzen baitu apirilaren 27ko Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Jasangarritasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoak, Administrazio publiko guztietan eta Toki Erakundeetan aplikatzekoa denak.
Aurrekontu Egonkortasunak adierazten du Administrazio publiko guztietako aurrekontuak eratzean, onestean eta exekutatzean egon behar den finantza-oreka edo superabit estrukturala.
Finantza jasangarritasunak erakusten du zenbateko gaitasuna duten Administrazioek oraingo eta geroko gastuak finantzatzeko, defizitaren, zor publikoaren eta zor publikoaren berankortasunaren mugen barruan; arestian aipatutako Legeak ezartzen duenaren arabera.
2022- ko aurrekontu-egonkortasunari, finantza-iraunkortasunari eta zor biziari buruzko txostena
2021-eko aurrekontu-egonkortasunari, finantza-iraunkortasunari eta zor biziari buruzko txostena