Kontratazioak, lan-hitzarmenak eta diru-laguntzak

4.2 Hitzarmenak

Lankidetza-hitzarmena administrazio-zuzenbideko teknika bat da, eta herri-administrazioaren antolamenduan erabiltzen da, bi administrazioren arteko edo administrazio baten eta erakunde pribatu baten arteko lankidetza-harremanak erregulatzeko, funtsean irabazi-asmorik gabekoak.

Gauzak horrela, kudeaketa beste baten esku uztea administrazio-zuzenbideko teknika bat da, eta herri-administrazioaren antolamenduan erabiltzen da, ahalmen jakin baten alderdi materiala agintzailea ez den organo baten esku uzteko. Azken horrek, bada, ahalmenaren titulartasunari eta alderdi juridikoei eutsiko die, eta agindua jaso duen organoaren esku geldituko dira dagozkion jarduera fisiko, material edo teknikoak. Alderdi materialak, berriz, agintzaileak baliabide tekniko egokirik ez duelako eskuordetuko dira, dagokion jarduera gauzatzeko. Zuzenbideari atxikitako pertsona fisiko edo juridikoek ezin dute jaso kudeaketaren eskumena.

Bi figura horiek, lankidetza-hitzarmena eta kudeaketa-agindua, bereziki garrantzitsuak dira ondorio ekonomikoak dauzkatenean. Horrenbestez, erabat gardenak izan behar dute.