Planoak

Planoak

Arau subsidiarioen plano eta erreferentzien zerrenda

Jarraian agertzen den zerrendako fitxategiek Amorebieta-Etxanoko Udaleko Planeamenduko Udal Arau Subsidiarioen informazio grafiko eguneratua jasotzen dute. Informazioa 2000. urteko azaroan bildu zen eta aurkeztu eta onartutako aldaketa puntualak ere jasotzen ditu, ondoko hauen arabera onartuak hain zuzen ere:

  • Hirigintza eta Udal harremanetarako Foru Sailaren abenduaren 29ko 1646/2003 zk.dun Foru Agindua. “Jauregibarria inguruan espazio libreen sistema orokorrerako lurzorua handitzeari buruz, Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala”.
  • Hirigintza eta Udal harremanetarako Foru Sailaren abenduaren 23ko 1386/2004 zk.dun Foru Agindua. “P.E.R.I. FORJAS – IZAR Nafarroarekin lotzeko bidea dela-eta Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala”.
  • Hirigintza eta Udal harremanetarako Foru Sailaren azaroaren 18ko 1613/2005 zk.dun Foru Agindua. “Betarragane Sektorea eta Karmen Burutzapen Unitatea dela-eta Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala”.