Eraso matxistei erantzuteko informazio eta laguntza telefonoa, uda osoan martxan

  • Herriko jaiak amaitu badira ere, uda osoan zehar telefono zerbitzua mantenduko da, edozein intentsitateko eraso matxistei erantzuteko, psikologa baten babesarekin.

Amorebieta Etxanoko udalak etengabe egiten du lan udalerrian indarkeria matxista desagerrarazteko eta herritarren segurtasuna bermatzeko. Bide horretan, hainbat neurri zein zerbitzu eskaini ditu pasa berri diren jaietan, hala nola Gune Moreak, 24 orduko arreta telefonoa informazio puntuak…

Amorebieta-Etxanoko jaiak amaitu diren arren, datozen asteotan herri eta auzo desberdinetako jaien txanda izango da eta horren harira, Udalak informazio eta laguntza telefonoa mantenduko ditu, udara osoz, psikologo baten babesarekin.

Hala, edozein intentsitateko eraso matxista jasanez gero, herritarrek  747 48 51 26 telefonora dei dezakete. Psikologa batek eskainiko du zerbitzua eta premiazko esku-hartzea, informazioa eta aholkularitza jaso ahalko da bertara deituta. Ordutegia ondorengoa izango da:

  • Uztaila: 08:00 – 15:00 Astelehenetik – Ostiralera
  • Abuztua: 08:00 – 15:00 Astelehenetik – Ostiralera
  • Iraila: 08:00 – 15:00 Astelehenetik – Ostiralera