Bizkaian dortokak aurkitzeko zornotzarren laguntza eskatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

Eskaera hori Bizkaiko Foru Aldundiaren “SOS APOARMATUAK” kanpainaren barruan kokatzen da, dortoka autoktonoak zein exotikoak aurkitzeko, espezie horien desagertzea ekiditeko.

Bizkaiko Foru Aldundia, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, ‘SOS APOARMATUAK’ proiektua gauzatzen ari da eskualdeko ibai, hezegune eta zelaietan dortokak, autoktonoak zein exotikoak, aurkitzeko. Izan ere, gaur egun inork ez daki non dauden edo zertan diren Bizkaiko lehorreko dortoka edo apoarmatu autoktonoen populazioak. Horregatik, ekimen hori funtsezkoa da dortoka horiek identifikatu eta horien desagertzea ekiditeko.

Proiektuaren garrantzia aintzat hartuta, eta Bizkaiko natura-ondarea kontserbatzeko asmoz, Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egiten du lankidetza horrekin, eta espezie horiek identifikatzeko eta aurkitzeko laguntza-eskaera zabaldu die zornotzar guztiei, baita herriko elkarte, talde zein eragileei ere.

Horrela, dortoka bat ikusten duten pertsonei horren berri emateko ondorengo bideak jarraitzeko eskaera luzatzen zaie: 688 847 376 edo 619 490 556 telefonoetara deitu edo espacios.naturales.protegidos@bizkaia.eus edo sosgalapagos@gmail.com helbideetara idatzi.