Bisitaldi interesgarriak

Amorebieta-Etxano ezagutu eta gozatu

Amorebieta-Etxanoko udalerriak, hiriguneko monumentuen ondareaz gain, eraikinak ere baditu, erlijiosoak zein zibilak. Eraikin hauek interes handikoak dira, inolako zalantza barik; baina zoritxarrez, zornotzar gehienek ez dute horien berri zehatza edo ez dituzte ezagutzen. 'Zornotza ezagutu' izeneko ekimenaren asmoa da ondare hori lau ibilbide desberdinekin ezagutaraztea. 17 baselizen katalogoan XV-XVI mendeetako baseliza talde bat aurki dezakegu, hau da, aldaketen garaiko bazelizak, Etxanoko elizaren garaikoak gutxi gorabehera eta ezaugarri berdinak dituztenak: ez daude gangaz estalirik, aparailu eskasekoak dira baina puntu erdiko sarbideak edo puntudunak dituzte, estilo historikoen artean sailkatzeko laguntzen digutenak. Aipatzekoak dira Dudeako San Migel eta Boroako San Pedro; eta baita ere beste baselizen gainetik dauden kofradia administratzaileak: Elgezabalgo San Antonio, Arkotxa-Bediagako San Bixente, etab. Gaur egungo narriadura handia duena ere aipatzeko modukoa da: San Juan Ofrendorena. Azpimarratzekoa da, baita ere, Amorebieta-Etxanoko gainontzeko baselizetan beharrezko berrikuntza handia egin dela azken urteotan, auzolanei ezker. Auzolan horiek auzoen elkarteek egin dituzte eta Amorebieta-Etxanoko Udalak diruz lagundu die materiala jarriz.

Gurtzarako egoitzako arkitekturaren barruan, Zubiaur eta horren inguruez gain, estiloko eraikinak ez dela egin dirudi, izan ere, ezer gutxi gelditzen da XX.mendeko hedakuntzaren ondorioz galdu ziren armarridun etxeetatik edo hiriguneko jauregietatik. Hala eta guzti ere, Bernako dorrea eta Bernagoitiko dorretxea dira mantendu edo gorde diren eraikinik aipagarrienak.

Harritzekoa da, baita ere, benetako kalitate historikoa eta arkitektonikoa duten baserri ugari daudela herrian. Euskal baserria da, Amorebieta-Etxanoko iraganaren enborra eta denboran atzera egiteko modurik onena, aztarna bizia da, hauek ez baitziren izan artista bakar baten inspirazioa edo aparteko lan bikaina. Argin maisuek arkudun baserri handiak sortu zituzten, bost mendeko prozesu luze baten ondoren: ingurunera eta baliabide tekniko eta ekonomikoetara egokitu behar izan zuten, baita moda estetikoen joan-etorrietara ere.

XVI.mendeko baserri garrantzitsuak gorde dira. Ergoiengo Zabale Bekoa dugu adibiderik aipagarriena. Aldanako Aurtenengoa eta Boroako Etxebarri baserriak ere azpimarratzekoak dira; azken hori zurezko armazioa duten baserrien eredua da. Guztiak XVII.mendera arte izan den bilakaeraren adibide dira.

Ibilbideak →