Zubiaur Musika Eskola

Zubiaur, Zornotzako Musika eta Dantza eskola

2006ko irailean jarri zen martxan, Zornotzako bizilagunen eskariari erantzunez Udalak gauzatutako proiektutik abiatuta

Zubiaur

Honakoa da gure ikastetxearen helburua: Musika ikasleentzat, zaletasuna ez ezik, kultura-hezkuntzarako ekarpen garrantzitsua, sentsibilitatearen eta sormenaren garapenerako bidea eta aisialdirako aukera aparta izatea. Hori guztia, profesional bihurtzeko posibilitatea alde batera utzi gabe. Horretarako, kalitatezko musika-prestakuntza eskaintzen dugu, pertsonalizatua, musika-estilo guztiak biltzen dituena, 4 urtetik gorako ikasleei zuzendua, edadean inolako mugarik jarri gabe.

Taldeka jo eta dantza egiteko prestatzen ditugu ikasleak, soziabilitatea eta komunikazioa sustatuz, eta programatzen diren jardueretan eta kontzertuetan parte hartuz, gure irakaskuntza hedaturik Amorebieta-Etxanoko musika eta kultura eskaintza areagotu egiten baita.

Musika Eskola

Txiki Otaegi, 1
Tel. 94 630 15 10
zubiaur@amorebieta.eus

Idazkaritzako ordutegia:

Astelehenak eta ostegunak 10:00-18:30
Astearteak, asteazkenak eta ostiralak 13:00-18:30

Zubiaur Musika Eskolako ordutegia:

Astelehenak eta ostegunak 10:00etatik 21:30etara
Astearteak eta asteazkenak 13:00etatik 21:30etara
Ostiralak 13:00etatik 19:30etara

Kultur programak

Urte osoko programak

 

Berriak