San Antonio

San AntonioDurangora bidean, 3 bat kilometrotara, San Antonio auzoaren paren, ezkerratara dugun bide bat hartuta. Bailara txiki baten erdian dagoen etxearte ederra da, eta bertatik begibistan ditugu Anboto. Belatxikieta eta beste zenbait mendi. Paseo atsegingarria eman ala, gorago San Martin baseliza aurkituko dugu. Herriko plazan, Eskolak eta Elezalde Baserriaren (1796) alboan, San Miguel Dudeako baseliza dugu.

 

 

SAN MIGUEL DUDEAKO BASELIZA

Udalerriko baselizen artean interesgarriena dugu berau. Harri mokorrez egina, lau kantoikoa eta isurki biko egurrezko estalkiduna. Ezaugarri interesgarrienak: erromaniko estiloko leihoak, eta sarrerak, bata Ebangelio aldean (puntu erdiko arkua) eta bestea oinaldean (arruztai handiko arku puntaduna), Arkupeko zorua ere aipatzekoa da, bertan, teilapean, errekaharriz egindako zenbait dibuju geometriko agertzen direlarik.