Hiri eskultura

Zornotzako hainbat lekutan eskulturak eta beste obra interesgarri batzuk daude.

Kalbario Gurutzea. Izen bera daraman plazatxoan dago. Haren inskripzioak dioen legez, Benita Zelaietaren kontura eraiki zuten.


Urgozo iturria. Bere garaian, ur-iturri garrantzitsua izan zen herrirako. Hiru aldiz lekualdatu dute, azkena biribilgunearen obrak direla-eta. Jatorrian, gaur egun Nagel-en eskultura dagoen lekuan zegoen.