Etxano

Amorebietatik 3 bat kilometrotara, autobiderantz desbideratu eta gero eskumatara hartuta abiatuz, Andra Mari Eleizaren inguruan eratutako baserri multzo bat dugu. Ibialdi polita eginda heltzen da bertara, oso leku eder eta lasaia.

ETXANOKO ANDRA MARI ELEIZA

Etxano

XVI. mendean harlanduz egina, Gotiko-Errenazimendu garaiko estiloan. Oin berdineko tarte karratu bitan banaturiko eleiz-barne bakarrekoa da. Harri mokorrez egindako lauko zuzeneko Eleizgela baxu batek luzatzen du eleizburua. Hiru zutabetxotako sorta bidez banatzen dira bi tarteak, atzekaldeko tartea harburu karratuz banatzen delarik. Batzuk eta besteen gaineko puntu erdiko arkuek eleiz-sapai gurutzetuak eratzen dituzte.

Kanpoaldetik, alboetan, eta tarteak banatzen diren lekuetan, eta angeluetan, orma-bularrak ditu. Eleizak hiru sarrera ditu, puntuerdikoak. Nagusia Egurrezko koruak osatzen du hirugarren tartea. Igeltsozko arku baten gainean eraikia, egurrezko kalostradun esku-bandak (XIX.mendekoa) inguratua. Dorreataria oinaldean goratzen da, harri mokorrez egindakoa, oin karratukoa eta hiru gorputz edo zatiz inguratua. Behekaldekoak arkupeak ditu, eta azkenengoan, hiru leihatila artean, kanpandorrea du. Duen mobletarik aipagarriena: Aldaraburu Nagusia (XVI.mendekoa) Amabirjinaren irudi polikromatu bikainarekin, eta alboetako erretaulak, Juan de Iturbururuen (1761) rococo estiloko irudi politekin. Aipagarria da, baita ere, erretaulak bildu eta goaildean koroi bat osatuz amaitzen den pabiloia.