Bernagoitia

BernagoitiaAmorebietatik Durangorako bidean, 7 bat kilometrotara. Herrrian San Miguel Eleiza dotorea dago, aintzinakoa baina oraintsu berriztatua. Abade etxetik eta eskoletatik hurbil, harrizko mahai eta jesarlekuz inguratua. Plazan bertan pilotaleku ederra dago. Zelai zabal eta arboladi ederrak dituen auzo honetatik bailara osoaren ikuspegi bikaina dugu. Bertatik argi bereziko ditugu Oiz, Belatxikieta eta Mugarra mendiak. Eraikuntzen artean aipagarrienak honako hauek.

 

 

BERNAGOITIKO GOTORRETXETA

BERNAGOITIKO GOTORRETXETA

Oinplano karratu eta altuera biko XVI. mendeko nekazal jauregitxo bat. Harrizko hormak ditu, izkina eta hutsuneetan harlanduz sendotuak. Sarrera nagusira mandio batetik sartzen da, erdi-puntuko arkua. Hegoaldeko fatxadan erdi-puntuko leiho ilara bat dago. Hutsune hauen azpian zurkaiztutako sarbide zabal bat dago, gaur hormatuta dagoena.

 

 

BERNA DORREA

XV. mendearen erdialdeko eraikuntza, bi solairutakoa eta harri mokorrez egindako ormatzarrak ditu. Izan dituen eraldaketa ugariak gorabehera, baditu oraindik Erdi Aroko zenbait ezaugarri sarrera nagusia, zati biko zahar-zolda garai baten gainean egina, eta hegal eta leihoetan harlanduz sendotua. Sarrera nagusian zahar-zolda eta puntu erdiko arkua. Hegoaldeko orman puntu erdiko leiho sorta ageri da. Leiho hauen azpian, gaur hesi-ormaz estalirik, puntadun sarrera zabala dago.