Zornotzarrek bat egin dut gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguneko kontzentrazioan

Herriko plazan Irakurketa Instituzionala egin da, eta herriko ikastetxeek ere hartu dute parte. Gaur arratsaldean beste hainbat ekimen izango dira eta guztiek dute Udalaren babes osoa.

Otsaileko Osoko Bilkurak martxoaren 8ko adierazpena onartu zuen.

Emakumeen Nazioarteko Egunean, gaur, martxoak 8, udal ordezkariek eta zornotzarrek bat egin dute eguerdiko 12:00etan Herriko Plazan egin den ekimenean. Bertan Irakurketa Instituzionala egin da, eta herriko ikastetxeetako ikasleek ere hartu dute parte; ondoren, elkarretaratzea izan da.

Gaur arratsaldean, manifestazioa deitu dute herriko elkarte feministek, beste hainbat ekintzen artean, eta hauek Udalaren babes osoa dute. Horrez gain, Gaztetxokoan scape room bat antolatu da eta Zelaietan Maria Blancorekin bakarrizketa.

Udal adierazpena
Bestalde, otsaileko Osoko Bilkurak martxoaren 8ko adierazpena onartu zuen. Ikusi hemen