Zelaieta Zentroko ikasgelako ordutegia zabalduko dira, azterketa garaia dela eta

Ohiko ordutegiaz haratago, ekainaren 30a bitarte, igande goizetan ere zabalduko da aipatu ikasgela.

Datozen asteotan ikasturte amaierako azterketetan murgilduta egongo dira Amorebieta-Etxanoko ikasleak. Hori aintzat hartuta, asteburu honetatik aurrera eta ekainaren 30a bitarte, Zelaieta Zentroko ikasgelaren ordutegia zabalduko du Udalak, ikasle zornotzarrei ikasteko espazio lasai eta egoki bat eskainiz.

Hala, ohiko ordutegiaz haratago, igande goizetan ere zabalduko ditu ateak Zelaietako ikasgelak. Hau izango da, zehazki, honen ordutegia.

Zelaieta Zentroko ikasgela | Maiatzaren 26tik ekainaren 30era:

  • Astelehenetik ostiralera – 8:30-21:30
  • Larunbata – 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Igandea – 10:00-14:00 eta 16:00-20:00

Horrez gain, Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi du hala nahi duten ikasleek Konbenio kaleko Ikasgela ere eskura dutela, astelehenetik igandera, 08:00etatik 00:00etara.

Ekimen hau zornotzarren beharrak asetzeko eta kalitatezko espazioak eskaintzeko Amorebieta-Etxanoko Udalak egiten duen etengabeko ahaleginaren parte da. Kasu zehatz honetan, azterketa garaian dauden udalerriko ikasle gazteei laguntza eskaini nahi die Udalak.