“Zaintzeko emozioetan heztea” tailerra antolatu du Udalak urtarriletik martxora, zaintzaileei laguntzeko Zainduz programaren baitan

Urtarrilaren 24tik otsailaren 28a arte egingo da tailerra, sei saiotan, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara Zelaieta Zentroan.

Izen emate epea zabalik dago urtarrilaren 2tik 12ra.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Komunitarioa sailak Zainduz programaren baitan urte berrian egingo den “Zaintzeko Emozioetan Heztea” tailerra aurkeztu du. Asteazkenetan egingo da Zelaieta Zentroan, sei saiotan banatuta, urtarrilaren 24tik otsailaren 28a arte; arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara.

Emozioen kudeaketa hizpide, oreka aurkitzeko
Tailerrean emozioen kudeaketa landuko da batez ere, izan ere, emozioak lagun ditugu bizitzan zehar; inguruan ditugun pertsonekin sentitzen, bizitzen eta partekatzen ditugu, edozein espazio eta unetan, intentsitate eta espezifikotasun maila desberdinetan, ingurunearekin dugun harremana zehaztuz.  Zenbait jokabide, ideia eta pentsamendu gure emozioen isla direla ulertzea funtsezkoa da zaintzari eusteko eta zaintzean eta zaintzearen arteko oreka aurkitzeko. Kontziente izatea, arduratzea eta horiek erabiltzeko trebetasunak eskuratzea ezinbestekoa da gure ongizate mental, afektibo eta emozionalerako.

Parte hartzeko izena eman daiteke urtarrilaren 2tik 12ra, Amorebieta-Etxanoko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuaren bidez edota Udalaren webguneko “Izena-emateak” ataleko inprimakiaren bidez.

Zainduz Programa: zaintzaileentzako zaintza
Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat jarduera antolatzen ditu ikasturte osoan zehar ‘Zainduz Programa: zaintzailearentzako zaintza’ programaren baitan. Programaren helburua da zaintzaileei edo mendekotasun-egoeran dauden senideei laguntzea, denbora eta energia eskainiz, eta egiten duten lan gogorrari eta ezkutukoari merezi duen aitortza emanez.