Zainduz Programa: Portugaleteko Santa Maria Basilika bisitatzeko izen-ematea zabalik da

Bisita gidatua otsailaren 16an izango da eta interesa dutenek otsailaren 9ra bitartean izango dute izena emateko aukera zabalik.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Zainduz Programaren baitan irteera berri bat antolatu du. Ekimen horren helburua nagusi da zaintzaileei laguntza ematea da: “badakigu zaintza dedikazio handia eskatzen duen lana dela, eta, askotan, lan horretan aritzen diren pertsonek ahaztu egiten dute beren burua zaintzea. Horregatik, jarduera honen nahia da zaintzaileek atseden hartzeko eta deskonexiorako gune bat izatea”.

Irteera berri honek Portugaleteko Santa Maria Basilikara bisita gidatua aurreikusten du. Jarduera hau datorren ostiralean, hilak 16, egingo da goizeko ordutegian. Aukera ezin hobea izango da erlaxatzeko, esperientziak partekatzeko eta bestelako ingurune batez gozatzeko, zaintzaren eguneroko arduretatik urrun.

Jardueraren xehetasunak:

  • Data: otsailak 16, ostirala
  • Ordutegia: Goizez
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Izen ematea: Irekia urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra

Zainduz ekimenetik gogorarazi duten moduan, bisita hau Portugaleteko Santa Maria Basilikaren edertasuna eta historia miresteko aukera izateaz gain, zaintzaren arloan antzeko esperientziak partekatzen dituzten pertsonen arteko harremanak sendotzeko aukera ere bada: “zaintzaileen ongizatearen garrantzian sinesten dugu, haien osasunak eta zoriontasunak zuzenean eragiten baitute ematen duten zaintzaren kalitatean”.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, interesatuek Udaleko Herritarren Arretara Zerbitzura (HAZ) jo dezakete edo Udalaren webgunean eskuragarri dagoen formularioa bete.