Zabalik dago Bosteko 2024 euskal arte garaikidearen erakusketa ibiltarian komisariotza proiektuak aurkezteko epea

Pertsona interesdunek proposamen bat aurkeztu beharko dute, eskaintza artistikoa zehaztuz eta hiru sortzaileren lana integratuz.

Izena emateko epea apirilaren 15eko arratsaldeko 15:00ak arte egongo da zabalik.

Beste urte batez, Amorebieta-Etxanok Bosteko, euskal arte garaikidearen erakusketa ibiltaria, jasoko du, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioarekin batera. Ohiko moduan, edizio berri hau ere aipatutako udaletako bost erakusketa-aretoek antolatu eta koordinatzen dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa du.

Erakusketa ibiltariak bost udalerriak zeharkatuko ditu irailetik abendura bitartean; Amorebietara, zehazki urrian heltzea aurreikusten da. Une honetan, baina, zabaldu berri da erakusketara komisariotza proiektuak aurkezteko epea. Hori horrela, erakusketa komisariatu nahi duten pertsona guztiek apirilaren 15eko arratsaldeko 15:00ak arte aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak. Proposamen horretan eskaintza artistikoa zehaztu beharko dute eta hiru sortzaileren lanak bildu beharko dituzte.

Aurtengoa erakusketaren 27. Ekitaldia izango da eta proiektu honek aukera ematen du kulturaren I+G+B osatzen duten sortzaile gazteen abangoardia artistiko desberdinek beren proiektuak komisario baten figuraren bidez koordinatuta aurkezteko. Horrela, eta 1998az geroztik, Bostekok 73 artista baino gehiagoren lanak erakutsi ditu, eta Bizkaiko kultur panoraman errotutako erakusketa bihurtu da. Ekimenak euskal artista plastiko ospetsuen artelanak ikusgai jartzen ditu eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan ezagutzera emanez.

Deialdiaren oinarriak

Interesdunek deialdiaren oinarriak kontsultatu ahal izango dituzte HEMEN edo Amorebieta-Etxanoko Udaleko ekimenaren arduradunari mezu elektroniko bat bidaliz: marriaga@amorebieta.eus.