Zabalik Amorebieta-Etxanoko 2024ko danborradan izena emateko epea

16 urtetik gorako zornotzar orok parte har dezake danborradan, eta 14 urtetik gorakoek antortxak eramanez ere irten daitezke.

Interesa duten pertsonek ekainaren 3a bitarte eman ahal izango dute izena udal webgunean.

Gaur ireki da Amorebieta-Etxanoko 2024ko danborradan izena emateko epea. 70 urte baino gehiagoko tradizioa duen jarduera da hau, azken 40 urteetan etenik gabe ospatu dena. Danborrada, Napoleonen tropek duela bi mende baino gehiago gure lurretan barrena gauzatu zuten desfilea ospatu, jai bilakarazi eta satira eran burutzen duen jai bitxia da.

Danborradan parte hartzeko, edozein delarik gorputza (tanbor-joleak, fusilariak, zaldunak, sukaldariak eta kantinariak), aldez aurretik izena eman behar da. Horrela, 16 urtetik gorako zornotzar guztiek parte har dezakete, eta 14 urtetik gorakoek antortxak eraman ahal izango dituzte.

Parte hartu nahi dutenek ekainaren 3ra bitarte eman dezakete izena, Udalaren webgunearen bidez. Hala ere, Udalak jakinarazi du aurreko edizioko zerrendak (antzinatasuna) errespetatuko direla eta geratzen diren bakanteak izen-emate hurrenkera errespetatuz beteko direla.

Entseguei dagokienez, une honetan jada finkatuta daude ondorengo datak:

  • Danborrariak: ekainak 12 – 19 – 26 eta uztailak 3 – 10 – 17, arratsaldeko 19:30ean.
  • Fusilariak: ekainak 17 – 24 eta uztailak 1 – 8 – 10 – 22, arratsaldeko 19:30ean.