Udalak Larreako atletismo pistako obretan izandako ekintza bandalikoak salatu ditu

Tartana babesteko behin eta berriz eskatu den arrean, Udalak kalte handiak izan direla jakinarazi du. Udaltzaingoak kalteak eragin dituzten pertsonak identifikatzeko prozedura hasi du.

Amorebieta-Etxanoko Udalak salatu du hainbat pertsonak kalte handiak eragin dituztela Larreako atletismo pistako tartan berria jartzeko egiten ari diren lanetan. Sei kaleko pista egokitzeko lanak martxan dira, eta orain ordu batzuk gertatutakoak ondorioak izango ditu honen garapenean. Udalak behin eta berriz azaldu du debekatuta dagoela Larreako kanpoko kirol-instalazioak erabiltzea lanak iraun bitartean. Orain, eta gertaeren ondorioz, lanak ez dira aurreikusitako epean amaituko.

Era berean, Udalak jakinarazi du udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari dela, ahalik eta azkarren kalteak eragin dituzten pertsonak identifikatzeko helburuarekin.