Udako ordutegia Zelaieta Zentroan, liburutegian, ikasketa gelan eta Larrea kiroldegian

Abuztuan zehar hainbat udal eraikinek ordutegi ezberdina izango dute.

Zelaieta Zentroa itxita egongo da abuztuaren 1etik 15era (biak barne). Abuztuaren 16tik 31ra bitartean, astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 8:30etik 15:00etara; abuztuko asteburuetan, larunbat zein igandeetan, itxita egongo da.

Amorebieta-Etxanoko udal liburutegia eta ikasgela, halaber, itxita egongo dira abuztuaren 1etik 16ra (biak barne) eta 19tik 30 bitartean goizez irekiko dira, 8:30etik 15:00etara. Larunbatetan zein igandeetan itxita egongo diraa.

Era berean, Konbenioko ikasgela egunero egongo da zabalik, 8:30etik 23:45era.

Larreako kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 1etik 15era eta abuztuko asteburuetan.