Sexualitatea eta osasun mentala hizpide izango dituen jardunaldiak egingo dira Amorebieta-Etxanon, maiatzaren 21ean

Bizkaiko Psikologia Elkargoaren eskutik, bi jardunaldiak “Psikologia Kalean” programaren baitan jasotzen dira eta Zelaieta Zentroan egingo dira, gazteei zuzenduta bata eta herritar orori zuzendua bestea.

Psikologia herritarrengana hurbiltzea eta osasun mentalaren garrantzia azpimarratzea helburu hartuta, Bizkaiko Psikologia Elkargoak hainbat jarduera antolatu ditu, “Psikologia Kalean” programaren baitan, Amorebieta-Etxanoko eta Durangoko Udalarekin lankidetzan.

Guztira 5 jardunaldi desberdin eskainiko dira bi herrietan, suizidioa, sexualitatea, heriotza eta ongizate psikologikoa ardatz hartuta. Jardunaldiak  psikologiaren arloan errekonozimendua duten profesionalek emango dituzte hitzaldi horiek, eta beren ezagutza eta esperientzia partekatuko dute berebiziko garrantzia duten gai horietan.

Amorebieta-Etxanoko programa

Bihar, asteartea, maiatzak 21, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak “Ez jolastu sexualitatearekin, jolas dezagun harekin” hitzaldia jasoko du 11:00etan. Bertan, Lola Gonzalez psikologoaren eta Juncal Martinez de las Heras sexologaren gidaritzapean, nerabeek beren sexualitatea modu aske, bakar eta positiboan bizitzen ikasiko dute.

Horretarako Escape Room digital bat sortu da, sexualitatearen inguruko informazioa landu eta tresnak garatzeko. Hori guztia, noski, aniztasunarekiko errespetua eta zalantzen harrera ziurtatzen duen inguru seguru batean egingo da.

Arratsaldean, 18:00etan, “Gure osasun mentala zainduz hobeto zahartzen gara” jardueran parte hartzen dutenek, halaber,  zahartzaro hobea lortzen laguntzeko ezagutza eta baliabideak eskuratuko dituzte. Horretarako gure bizitzako fase guztietan izan ditugun eta gaur egun gauden gauden lekura iristen lagundu diguten osasun-kontzeptuak gogoraraziko zaizkie parte-hartzaileei.

Ekimen honen bidez, suizidioa, sexualitatea, heriotza edo ongizate psikologikoa bezalako gai garrantzitsuei buruzko elkarrizketarako eta hausnarketarako gune bat eskaintzeaz gain, herritarrak hain beharrezkoa den arlo horretako profesionalengana hurbiltzeko ere balio du. Horrela, Bizkaiko Psikologia Elkargoak, beste behin ere, interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu jardunaldi horietan aktiboki parte hartzera.

Izan ere, jardunaldi horiek ez dira ikasteko eta eztabaidatzeko gune bat soilik, osasun mentalarekiko etengabeko laguntzaren erakusgarri ere badira.

Informazio gehiago: https://psikologiakalean.com/