Santa Maria Parrokiako kanpai jotzearen grabaketa egingo da asteartean, uztailak 23

SAC Zornoza Amorebieta-Etxanoko eliza eta ermiten kanpai jotzearen inguruko laburmetraia ekoizten ari da eta horren harira, goizeko 10:00etan Santa Maria parrokiako kanpai jotzea grabatuko du; ondorioz, kanpai hotsa ohikoa baino gehiago luzatu daiteke.

Amorebieta-Etxanoko eliza eta ermita desberdinen kanpai-jotzeen bilduma jasoko duen laburmetraia osatzen ari da SAC Zornoza elkartea eta horren harira, asteartean, uztailak 23, Santa Maria Parrokiako kanpai-jotzea grabatuko du.

Hori dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du ohikoa baino gehiago luza daitekeela bihar goizean kanpai hotsa, grabaketa lan horiek direla eta.