San Joan sua piztuko da igandean Nafarroa aparkalekuan, udako solstizioa ospatzeko

21:00etatik aurrera, udazken txistu taldeko gaiteroak arituko dira herriko kaleak girotzen eta 22:30etan piztuko da San Joan sua; ondoren Brazmatazz taldeak kontzertua eskainiko du Nafarroa aparkalekuan bertan

San Joan gaua berezia izan ohi da hainbat tokitan, baitan gurean ere: urteko egunik luzeena eta gaurik motzena, udako solstizioa dela eta. 

Urteko gaurik magikoenaz gotzeko aukera izango da beraz, igandean, ekainak 23an. Iluntzeko 21:00etatik aurrera, udazken taldeko gaiteroek kalejira egingo dute herriko kaleak girotuz, Luis Urrengoetxea kaletik abiatuta Kalbario, San Juan kalea eta Nafarroa kalea zeharkatuko dituzte. 

Ondoren, urtero legez, San Juan sua piztuko da 22:30ean Nafarroa aparkalekuan eta leku berean, jarraian, 22:45ean, Belgikako Brazmatazz taldeak kontzertua eskainiko du zornotzar guztien gozamenerako.