Musikaren Europako Egunarekin bat egingo du Amorebieta-Etxanok, hainbat kontzertu eta musika-jarduerekin

Musika Bulegoak antolatutako programaren baitan emanaldi eta musika-jarduera desberdinak eskainiko dira ekainaren 19an eta 20an.

Ekainaren 21ean Musikaren Europako Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Musika Bulegoak, kultur eragileekin eta erakundeekin batera, musika-jarduerak eta -emanaldiak antolatu ditu Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hainbat udalerritan, Musikaren Eguna 2024 deituriko programaren baitan.

Ekimen honen helburua da musikazaletasuna eta tokiko musika-kultura sustatzea. Hala, programak kontzertuak, tailerrak, mahai-inguruak, ipuin musikatuak eta gustu eta adin guztietarako hainbat jarduera biltzen ditu, guztiak, musikaren bueltan.

Ekainaren 19an eta 20an Amorebieta-Etxanon

Musika Bulegoak antolatutako egitarauaren baitan antolatutako jardueren baitan, hainbat ekintza eta ekitaldi jasoko ditu Amorebieta-Etxanok, hain zuzen, ekainaren 19an eta 20an. Bi egun horietan askotariko programazioa eskainiko da, mahai-inguruak, performanceak eta kontzertuak barne. Ekitaldi hauek, entretenimendua eskaintzeaz haratago,  musikaren eta musika-industriaren inguruko hausnarketa eta ikaskuntza sustatu nahi dute.

Hau da Amorebieta-Etxanoko egitaraua:

Ekainak 19

Mahai ingurua: ‘Emakumeak musikaren industrian’

  • Ordua: 18:00
  • Tokia: Zelaietako auditorioa
  • Parte-hartzaileak: Amaia Miranda, Miren Narbaiza, Maitane Serrano, Garazi Velasco
  • Moderatzailea: Ilaski Serrano

Fonoeskultura: ‘Arteak sapiens bihurtu gintuen’

  • Ordua: 19:30
  • Tokia: Zelaietako kontzertu aretoa
  • Antolatzailea: Urbela Brouard

Giza eboluzioan artearen garrantzia aztertzen duen aurkezpen artistikoa.

Ekainak 20 | Kontzertuak Zubiondo parkean

  • Hasiera: 17:00
  • Artistak: Yogurinha Borova, Haize-Arrosa, Eider, SRT

Zuzeneko musika-emanaldiak, estilo desberdinekoak, bertaratzen diren guztien gozamenerako.