Montorrako zubiko pasabidea itxita 

Pasabidea itxi egin da baranda berdea egoera txarrean dagoelako, eta hurrengo hilabeteetan konponduko da baranda.

Pasabidea zubiaren mantentze-lanak egiteko baino ez da, ez da oinezkoentzako berezko pasabidea.

Montorra auzora ibilgailuz iristeko  zubian mantentze-lanak egiteko oinezkoentzako pasabidea itxi egin da, zubiko baranda berdearen egoera txarra dela eta. 

Foru errepidean dagoen zubia bat da eta zubiak pasabide bat du zubian bertan mantentze lanak egiteko; pasabide hori beraz, ez da oinezkoek erabili dezaten. 

Baranda datozen hilabeteetan konponduko du Bizkaiko Foru Aldundiko Errepideak Zaintzeko Zerbitzuak. Udalak ohartarazi du, itxitura errespetatzen ez bada eta itxitako eremutik igaroz gero, norberaren erantzukizunpean izango dela.