Máslenista jaialdian izan da Ainhoa Salterain alkatea, Brăilako herriaren tradizioa eta kultura bertatik bertara ezagutzen

Salterainek azaldu duenez, Juravca abesbatzarekin batera Brăilara egindako bidaia aberasgarria izan da, udalerri errumaniarraren balioak eta ondareak gertutik ezagutzeko aukera izateaz gain, bi herrien arteko harremanak sendotzeko ere balio izan baitu.

Amorebieta-Etxanoko Juravca abesbatzak (Errusia-Lipovena Elkarte Soziokulturala) eta Ainhoa Salterain alkateak Errumaniako Brăila herrian izan berri den Máslenista jaialdian hartu dute parte. Alkateak azaldu duen moduan, bidaia eta esperientzia aberasgarria izan dira, elkar ezagutu eta bi udalerrien arteko harremanari hasiera emateko.

Bisitaren harira, Ainhoa Salterain alkateak adierazi du ohorea izan dela Máslenista bezalako ohitura herrikoi eta garrantzitsu batean parte hartu ahal izatea: “bidaia gutiz aberasgarria izaten ari da, Brăilako balio eta ondareak lehen pertsonan ezagutzeko aukera eskaini didatelako”.

Hori horrela, Maslenitsako ospakizunak, udalerri errumaniarraren kultura eta tradizio aberatsaz gozatzeko ez ezik, Brăila eta Amorebieta-Etxanoren ordezkariak elkar ezagutzeko balio izan du: “kultura-truke hori funtsezko osagaia izan da, eta, horri esker, elkarren berri izateko aukera izan dugu. Juravca abesbatza osatzen duten kideak ongi errotuta daude Amorebieta-Etxanon, zornotzarrak ere badira, eta gure bizilagunen jaioterria eta ohiturak gertutik ezagutzeko aukera bizitu izana aberasgarria eta garrantzitsua da”.