Maiatzaren 19an Amorebieta-Etxanon ospatuko da Bizkaiko Dantzari Eguna

Egun osoko jaia izango da, goizean dantza erakustaldiak egongo dira eta arratsaldean Luhartz erromeri taldearen emanaldia.

Ehun pertsona inguru behar dira bolondres gisa laguntzen aritzeko egun horretan.

Aurten Amorebieta-Etxanok hartuko du Bizkaiko Dantzari Eguna bere 44. edizioan. Maiatzaren 19an izango da, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Udabarri Dantza taldearen laguntzarekin eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK-ren babesarekin, eta 3.500 dantzari eta 70 dantza talde inguruk hartuko dute parte.

Gure udalerria dantzariz beteko da egun horretan, euskal dantzen ikuskizunen erdigune bihurtuz. Goizetik hasiko da jaia, parte hartzen duten taldeei ongi etorria emanez. 10:30etan herritik kalejjira egingo da, San Migel eta San Pedro kaleetara arte; bertan dantza- erakustaldia eginigo dute. Arratsaldean, berriz, 16.30etatik aurrera, Luhartz erromeri taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da jai giroak jarraitu dezan.

Bolondres bila

Egun horretan mugikortasuna kontrolatu eta dantzari eta bisitariei laguntzeko, ehun boluntario inguru behar izango dira. Lagundu nahi duen edonork mezu bat bidali dezake udabarri@gmail.com helbidera edo 636107355 telefonora deitu dezake.