Larunbatean, ekainak 1, zabalduko da Larrea kiroldegiko uztaileko kirol ikastaroetan izena emateko epea

Kiroldegiak helduentzako eta haurrentzako jarduerak eskainiko ditu, uda aktibo eta osasungarria sustatzeko helburuarekin

Izen-emateak ekainaren 1etik 10era bitartean egin ahal izango dira kiroldegian bertan edota udal webgunean.

Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du datorren larunbatean irekiko dela Larrea kiroldegiko uztaileko kirol ikastaroetan izena emateko epea. Helduei zein haurrei zuzendutako jarduerak eskainiko dira, udan bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko helburuarekin eta izen-emateak ekainaren 1etik 10era egin ahal izango dira.

Helduentzako kirol ikastaroen artean, pilates, GAZ, spinbike, entrenamendu orokorra eta luzaketak eta jarrerak zuzentzeko ariketak eskainiko dira. Azken bi ikastaro horiek astearte eta ostegunetan egingo dira, goizez, eta beste hirurak astelehen eta asteazkenetan, arratsaldez.

Txikienentzat, haurrentzako igeriketa ikastaroak eskainiko dira, familiarizazioa, hastapena I eta hastapena II mailatan, astelehenetik ostiralera, guztiak goizez.

Izen-emateak

Interesdunek kiroldegian bertan edota udal webgunean  eman beharko dute izena, ekainaren 10erako. Horrela, plazen zozketa ekainaren 12an egingo da, eta onartutakoen zerrenda ekainaren 14an argitaratuko da.

Onartutakoek ekainaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dute ordainketa-konpromisoa. Esleitutako plaza hutsen zerrendak ekainaren 24an argitaratuko dira, eta plaza huts horiek ordaintzeko konpromisoa ekainaren 24an eta 25ean entregatu beharko da. Prozesu horren ondoren hutsik gelditzen diren plazak ekainaren 26tik aurrera egongo dira eskuragarri.

Ikastaro eskaintza osoa

HELDUENTZAKO KIROL IKASTAROAK

ASTELEHENA-ASTEAZKENA
18:30-19:15 PILATES
19:30-20:15 G.A.Z
20:30-21:15 SPINBIKE
  ASTEARTEA- OSTEGUNA
9:15-10:00 ENTRENAMENDU OROKORRA
10:15-11:00 LUZAKETAK ETA JARRERAK ZUZENTZEKO ARIKETAK

 

 UMEENTZAKO IGERIKETA IKASTAROAK 

ASTELEHENA-ASTEAZKENA-OSTIRALA
10:00-10:45 FAMILIARIZAZIOA
10:45-11:30 HASTAPENA I
11:45-12:30 HASTAPENA II

 

ASTEARTEA-OSTEGUNA
11:00-11:45 HASTAPENA I
11:45-12:30 HASTAPENA II