Larrea kiroldegiko haurrentzako igerilekua itxita egongo da gaur, urtarrilak 22

Igerilekua aldi baterako itxi dute arazo teknikoengatik; bihar zabalik izango da, berriz ere.

Arazo teknikoak direla eta, Larreako kiroldegian dagoen haurrentzako igerilekua itxita egongo da gaur, urtarrilak 22; hala jakinarazi du Amorebieta-Etxanoko Udalak

Lantalde teknikoa lanean ari da gorabehera hori ahalik eta azkarren konpontzeko. Udalak eskerrak eman nahi dizkie familia zornotzarrei, arazo hau medio, izandako ulermenagatik eta pazientziagatik.

Larrea kiroldegiko haurrentzako igerilekua zabalik egongo da bihartik, urtarrilaren 23tik aurrera.