Larrea kiroldegiko fitness aretoa itxita egongo da apirilaren 27an berrantolaketa lanak direla eta

Amorebieta-Etxanoko Udalak makina berriak instalatuko ditu eta aretoa kardio eta muskulazio guneetan banatuko du.

Amorebieta-Etxanoko Udalak makina berriak jarriko ditu Larreako kiroldegiko fitness gelan eta aretoa bera berrantolatu egingo du. Horrela, apirilaren 28tik aurrera kardioa egiteko makinak aretoaren beheko solairuan egongo dira, eta goiko solairua muskulaziorako erabiliko da.

Apirilaren 27an itxita
Udalak apirilaren 27an jarriko ditu makina berriak eta aretoa ere egun horretan berrantolatuko du. Hala, erabiltzaileei jakinarazten zaie egun horretan fitness aretoa itxita egongo dela.