Larrea auzoko jaiak asteburu honetan

Ostiralean 19:00etan emango zaie auzoko jaiei hasiera txupinazoarekin

Tortila eta paella txapelketa, musika emanaldiak eta umeentzako jolasak antolatu dira, besteak beste

Uda garaia eta herriko jai nagusiak Amorebieta-Etxanora iristearekin batera, heldu dira betiko legez auzoetako jaiak, eta datozen asteetan herriko auzoak euren jaietan murgilduko dira. Lehenak, Larrea auzo jaiak izango dira, asteburu honetan. 

Uztailaren 12an, ostilarean, emango zaie hasiera Larrea auzoko jaiei 19:00etan txupinazoarekin. Ostiral, larunbat eta iganderako hainbat ekintza antolatu dira:  txapelketak, musika emanaldiak eta haurrentzako jolasak,besteak beste, auzoko zein herriko bizilagunen gozamenerako. 

Egitaraua osorik:

Uztailak 12, ostirala

  • 19:00. Txupinazoa
  • 19:30. Tortila txapelketa
  • 21:00. Tortilaren entrega
  • 23:00 DJ Pary & Tiza

Uztailak 13, larunbata

  • 12:00-14:00. Umeentzako jolasak
  • 12:00. Paella txapelketa
  • 14:00. Paella entrega
  • 18:00. Karropoteoa
  • 18:30 Mus txapelketa
  • 21:30. Larru eta lagunak
  • 23:00. Altxa Porru Erromeria

Eta gero, kantzontzilo eta kulero lasterketa

Uztailak 14, igandea

  • 12:30 Trikipoteoa Soinutxikierekin
  • 13:00 Igel txapeketa