Koronabirusaren sintomak dituzten zornotzarrek osasun zentrora deitu beharko dute

Amorebieta-Etxano, 2020ko martxoaren 31. Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei jakinarazten die COVID-19aren sintomak dituzten zornotzarrek osasun zentrora deitu beharko dutela osasun aholkuarekin harremanetan jarri beharrean, orain arte egiten zen bezala.

Horrela, osasun arreta behar duten Amorebieta-Etxanoko herritarrek osasun txartelaren atzealdean agertzen den telefono zenbakira, 94 600 72 00, deitu beharko dute osasun arreta behar badute. Osasun arloko langileek egoera baloratu eta, beharrezkoa izanez gero, dagokion anbulatoriora bideratuko dute.

Neurri hau hartu da Eusko Jaurlaritzak Euskadi osoko lehen mailako arreta berrantolatzearen ondorioz.