Kirol elkarteekin lotura duten Amorebieta-Etxanoko 1.205 emakume kirolarik jaso dute Marixelarre Saria

Hirugarren edizio honen helburua da kirol arloan dauden desberdintasunei aurre egitea eta horiek gainditzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea. Hori horrela, fokua 1.205 emakume kirolari hauetan jarri da, bere ahaleginarekin eta dedikazioarekin partikatzen duten diziplina bakoitza indartzen baitute.

Ekitaldira klub edo elkarte bakoitzeko hiru kirolari gerturatu dira, gainerakoen ordezkari gisa. Hala ere, Udalak, beren kluben eta elkarteen bidez, emakume kirolari bakoitzari helaraziko dio oroigarria.

Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatuta, Marixelarre Sariaren 3. edizioa izan da gaur, emakumea aitortzea xedea halburu ekimena. Sari honen nahi nagusia da Amorebieta-Etxanoko emakumeak, eta hauen ongizatea sustatzen duten pertsona, erakunde eta proiektuak balioan jartzea eta merezi duten aitortza ematea. Edizio honetan, kirola medio elkarteekin lotura duten 1.205 emakume kirolari zornotzarrei egin zaie aitortza. Haien ahalegina eta dedikazioa nabarmendu dira, praktikatzen dituzten diziplinak aberasteaz gain, kirol-eremuan desberdintasunak gainditzen ere laguntzen dutelako.

Ekitaldia Zelaieta parkeko karpan egin da, Emakume Nekazarien, Abeltzainen eta Artisauen Azokaren 26. edizioarekin batera, eta bertan izan da Ainhoa Salterain alkatea. Alkateak azoka honen garrantzia azpimarratu du; izan ere, 22 pusturekin, emakumeek sektore horietan egiten duten lana ikusarazten dute; euren rolaren esker, emakume hauek erreferente direla gogorarazi du. “Aurten ere, martxoaren 8arekin harira antolatutako azoka honek gure aurrekoen espiritu borrokalaria islatzen du. Izan ere, zuek, gure emakume nekazariak eta artisauak, gure familietan funtsezko zutabea zarete, eta etorkizuneko belaunaldientzat jarraitu beharreko eredua”, adierazi du Salterainek.

Ekitaldian, orain egun gutxi Larrea eskolan bizitako esperientzia ere ekarri du gogora alkateak: “haurtzarotik esparru profesional guztietan aukera-berdintasunean hezteak duen garrantzia azpimarratu nahi dut”. Era berean, Amorebieta-Etxanoko IV. Berdintasun Planaren onarpena ekarri du gogora: “72 emakumek eta 13 gizonek hartu dute parte dokumentu honetan, eta besteak beste, agerian utzi ditu kirolean eta udalerriko elkarte sarean emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasunak”.

Horregatik, Salterainek azaldu duen bezala, Marixelarre Sariaren 3. edizioak kirolaren bidez kirol elkarteekin lotura emakume zornotzarrei aitortza ematea du helburu: “gaur egun, gure udalerrian kirolari lotuta dauden 1.205 emakumeak eredu dira, kirol-arloan genero-berdintasunaren alde egiten duten ekarpenarengatik, duten indarrarengatik eta honek guztiak duen garrantziarengatik. Harro egoteko modukoa da zuen lana, eta aitortu nahi dizuet gure herriko neskentzat erreferente izatearen garrantzia”.

Omendutako emakume guztien izenean, Amorebieta-Etxanoko elkarte eta klub bakoitzeko hiru ordezkarik jaso dute oroigarria ekitaldian: “Hala ere, 1.205 emakumeek izango dute bere oroigarria;  datozen egunetan jasoko dute, euren klub eta elkarteen bitartez”.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Marixelarre Sariaren bitartez, emakumeen ahalduntzearekin eta berdintasunean heztearekin duen konpromisoa berresten du, belaunaldi berriek femeninoan idatzitako etorkizuna izateko oinarriak ezarriz. “Gure betebeharra eta erantzukizuna da haurrak eta gazteak ahalduntzea eta guztiak berdintasunean heztea. Marixelarre Saria ekarpen xumea da, bide honetan” amaitu du Salterainek.